Donostiako kultur informazioa ere jarrai dezakezu programazioaren arduradun eta protagonisten blog hauetan.

Liburuen gomendioak irakurri eta idazteko blog irekia. Edozein libururen gomendioak egin eta irakurri ditzakezu: eleberriak, saiakera, poesia, gazteentzako liburuak, haurrentzako liburuak, zinea, musika, antzerkia, bidaia liburuak, biografia, politika eta beste.

Blogerako sarrera

Zinemari buruz eta batez ere zinema programatzeari buruzko bloga. Beldurrezkoa, giza eskubideetakoa, klasikoak, saio bereziak…Gaur egun ikusle bakoitzak bere programazioa antolatzen du izugarrizko eskaintzako panorama batean. Gure helburua pistak ematea da bakoitzak gehien interesatzen zaizkien irudiak aurkitzeko. Zuen laguntzaren zain gaude. Hori bai, beti jatorrizko bertsioan.

Blogerako sarrera

Musika albisteak, music bussiness-aren inguruko txutxumutxuak eta Musika Herrikoiaren inguruan sortzen diren gauza interesgarri eta berritzaile guztiak partekatu nahi ditut zuekin. Era berean, hedabide bat ere izango da, eta Donostia Kulturako agertokietako eta ekimenetako ikusleekin esperientziak eta ezagutza trukatzeko gunea.

Blogerako sarrera

Arantza Urkia naiz, Donostia Kulturako liburutegien sareko zuzendaria. Blog honetan nire gogoetak idatziko ditut, bereziki iburutegi munduko berrikuntzak eta teknologia berriak irakurketa eta liburuetan duten eraginaz arituko naiz. Gainera, lanbide honekin lotura duten hainbat blogen irakurketa gomendatuko dut gure inguruko beste errealitateak ezagutu ahal ditzagun.

Blogerako sarrera

Norka Chiapussoren bloga antzerkiaz, dantzaz, musikalez eta, oro har, ikuskizunez aritzeko gune bat da. Bertan nobedadeak, albisteak eta kezkak trukatzeko eta arte eszenikoen alderik ezezagunenaren berri emateko aukera eskainiko da. Blogaren zati handi bat Donostiako aktibitate eszenikoaren ingurukoa izango da.

Blogerako sarrera