Eskolatik antzokira: haurrentzako emanaldiak

Eskolatik Antzokira Donostia Kulturak sustatutako programa didaktikoa da, ikasle haur eta gazteei zuzendua. Antzerkiaren inguruan haur eta gazteen sentinkortasuna eta hezkuntza garatzea du helburu. Arte eszenikoen mundua gure inguruko ikasleei hurbiltzeko, eta haien prestakuntza pertsonal eta akademikoaren aurrerabidean lagundu nahian, programazio askotarikoa eta kalitatezkoa diseinatu dugu, haietako batzuentzat lehen esperientzia ahaztezina gerta dadin.

Argazkietan urte bat eta hiru bitarteko haurrak Victoria Eugenia antzokiko klubean izandako Harriz harriz ikuskizuneko emanaldi batetik ateratzen ikus ditzakegu.

L’Home dibuixat konpainiak egindako Harriz harriz objetuen antzerki proposamena daukadu, 30 minututan haurren irudimena esnatzea helburu bizigabeko objetuen bidez, harrien bidez. “Irudimena jakintza baino garrantzitsuagoa da-eta. Jakintza mugatua da; imajinazioak, berriz, mundua biltzen du” (Albert Einstein). Euskaraz eskeinitako emanaldia, 30 nazio ezberdin bisitatu duen emanaldia, bederatzi hizkuntza ezberdinetan, japoniarra barne, eta 1.300 emanaldi burutu dituena. Altxor eszenikoa.

Los comentarios están cerrados.