Prezio eta promozioak antzerki eta dantza ikuskizunetan

Gaur egungo egoera ekonomikoa ezagutuz eta orokorrean jasatzen ari garen oztopo eta zailtasunak behatuz, Donostia Kulturak zentzumenez jarrera erakusten du publikoari bidea emateko antzokietara hurbiltzen. Honetarako prezioak orokorrean mantendu egin dira eta batera promozio interesgarriak jarri ditugu martxan.

Urriatik abendura bitarteko hiru hilabete horietan ikuskizun gehienetan %50 beherapena aplikatu egingo da baldin eta urriaren 5a baino lehenago sarrerak erosten badira. Benetan aprobetxagarria. Epe hori pasata, Donostia Kultura Txartela daukaten guztiek ikuskizun anitzetan edo %10 edo %25eko beherapena izango dute leihatileetan bertan erosiz. Argitu behar da Donostia Kultura Txartela errezki eta dohain eskura daitekeela.

Amaitzeko, gazteentzako promozio onak badaudela errepikatu behar da. Hasteko, nahiko ezaguna den GAZTE ORDUArekin jaraitzen dugu. Ikuskizun guztietan aukera hau izaten da. 30 urtetik beherakoek sarrerak 3 eurotan erosteko eskaintza Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean, emanaldia hasi aurreko ordu erdian. Leihatileetan bakarrik. Bestetik, azpimaratu ere Victoria Eugenia Antzokiko Anfiteatrorako sarrerak orokorrean oso prezio onean salgai daudela. Butaka aldeko prezioekin proporzioa gorde gabe.

Guzti honekin, gazte jendeari aukera eman nahi diogu antzokietara parte hartzen eta orokorrean publiko zabalari ere erreztasunak eta bideak antzokietara etor ahal izateko. Informazio gehiago gure web-etan Donostia Kultura eta Teatro Victoria Eugenia. Begira itzazue eta aprobetxau.

Los comentarios están cerrados.