dFERIA osatuz

dFERIAko prentsaurrekoak hasi direnez saiatuko naiz labur-bilduz daturen berri eta ezberdin eskeintzen blog honetan. Horrela ikuskizuneei buruzko xehetasun gehiago erantziz.

Barbecho

Cielo raso: Pereza

-Igorren amaren heriotzari omenaldia

-nagikeria, ezer egiteko gogorik ez izatearen egoera, abiapuntu horretatik bilakaera ondorioz ikuskizuna sortu arte

-estreinaldia Gazteszena (Donostia), 2014ko urriaren 25ean

Shakti Olaizola: Irakurriz…

-disziplina anitzeko ikuskizuna, trinkoa, zeharo fisikoa. Giltza mundu intimo eta ezberdin batera  sartu ahal izateko

-estreinaldia Umore Azokan, kaleko bertsioa, 2014ko maiatzean

-estreinaldia dFERIAn aretoko bertsioa

Tanttaka-CDN: La calma mágica

-Tanttaka eta Alfredo Sanzolen arteko ezaugarri komunak bazeudenez (antzerki mailan, kontzeptuetan, Nafarooa…) elkar lanean hasi ziren

-ikuskizun trinkoa alderdi askotatik ikusita: edukinak, ekoizpen eta formatoan eta kontzeptu artistikoan. Donostian euskarazko bertsioa ere ikusgai egon zen. dFERIAn aukera berriak bilatu nahian

Helena Golab: In BEtween

-Helena Golab, Euskal Herrian bizi den artista poloniarra, euskal kulturaren eta poloniarraren ezaugarriak uztartzen saiatzen da bere ikuskizunetan

-Chopinen preludioak erabiltzen ditu tresna gisa antzezlan osoa lortu ahal izateko non musika, dantza eta interpretazioa elkar lanean aritzen diren

-poloniar batek egindako preludioak, baten bat Mallorcan sorturikoa eta konposizio-pieza luzeagoa izateko asmorik gabeko preludioez (Chopinen asmoa) osaturiko lana

-Estreinaldia Bilboko Alhondigan urtarrilaren 17an

Olatz de Andrés: El cielo ahora

-jolas amaitezina   mugimendua / geldialdi   bizia / hila   antzina / etorkizuna

-dantza izan arren testuak garrantzi dauka eta dramaturgia Conde de Torrefiel konpainiako laguntzarekin egindakoa

-estreinaldia La Fundición aretoan, Bilbon 2014ko urriaren 25ean

Natxo_Montero danza: Barbecho

-Natxo bere burua lur gorrian ezartzen du eta handik aldaketa prozesua sortzen da, egoera berrietara hurbilduz

-artisten sufrimendutik sortutako lana prozesu psikologiko eta fisikoren ondorioz

-estreinaldia Bilboko La Fundición aretoan 2014ko ekainaren 15ean

Los comentarios están cerrados.