dFERIA2016 sakabanatuz: OARA leihoa

Akitania-Euskadi Euro-eskualdeko kultur eragileen arteko lokarriak bermatzeko asmoz, OARA leihoa eratu genuen iaztik hona.

Ether1ÔÇó-®BC333

Akitanian dauden ekoizpenak agertarazteko. Aurten bi ikuskizun ikusgai:

LE COLLECTIF KIAk Ether aurkeztuko du, estreinaldia Estatuan. Ether desorekaren experientzia daukagu. Ether espazioaren ikerketa da, alegiazko murgiltze koreografikoa da. Lurralde grafiko eta oniriko horren izena Western da. Elkarrizketak: ikus-entzunezko lanak pisu handi baitu eta harreman estua planu eszenikoarekin. Dantza proposamena.

VEA_Ether222

THEATRE DU RIVAGEk A la renverse aurkeztuko du. Hau ere  estreinaldia Estatuan. Zergatik egiten dute topo beti banku urdin horretan, itsasoaren aurrean? Bizitza oso bat, gertaeraz betea, dei indartsuei aurre egin ezinik, denbora aurrera doalarik alde guztietarantz. Amodiozko istorioa. Obra bikaina, bi aktore gazteren eskutik.

A la renverse333

Azpimarratzekoa publikoa eskenaren alboetan eseriko dela. Frantzian 400 emanaldi baino gehiago eskeini duen ikuskizuna. Euskaraz eta gaztelerazko goi-tituluekin izango da. Elkarrizketak: komunikazioa edo honen falta amodiozko harremanetan. Antzerki proposamena.

A la renverse IMG_0196222

Los comentarios están cerrados.