dFERIA 2017: LOS MALDITOS Victoria Eugenia Antzokian

ESTREINALDIA EUSKADIn dFERIAn

LOS MALDITOS (UNAHORAMENOS)

Kultur korridoreen baitan egindako lehen ekoizpena; REDELAE Red Eurolatinoamericana de las Artes Escénicas-eko bazkideek sortua, sare horretako kide baita dFERIA. Nazioartean ekoitzitako ikuskizuna da, honako hauen eskutik:
 Kanaria Handiko Las Palmasko Udala
 Agüimesko Udala (Kanaria Handia)
 Puerto de la Cruzeko MUECA jaialdia (Tenerife)
 Narongo Kultura Patronatua (Koruña)
 Donostia Kultura
 Manizalesko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Kolonbia)
 Sala Verdi (Montevideo, Uruguai)
 Akitaniako Hegoaldeko Eszena (Frantzia)

MALDITOS-ACTORES

Aida prostituta bat da, paperik gabeko afrikar bat, eta hil ondoren, haren heriotza ez zaio axola inori, ustez… Malika lagunari izan ezik, hark bai baitzekien Aida ihes egiteko asmoz zebilela. Malikak, zenbait laguntzailerekin, hilketa ikertuko du, poliziak ez baitu ezer egiten. Aidaren heriotzaren arrastoan, ustelkeria- eta indarkeria-sare batera iritsiko da, eta horrek arriskuan jarriko die bizia.

Los malditos thriller bat da, pertsonen esplotazioa –eta batez ere emakumeena– salatzen duena. Baina ez da hori bakarrik; prentsan eta politikarien artean den ustelkeriaz ere ari da.

lOS MALDITOS-NIVELES_o

Egilea Antonio Lozano da, eta Mario Vegarena da zuzendaritza eszenikoa. Nazioarteko koprodukzioa denez, aktoreak Espainia, Uruguai, Argentina eta Ekuatore Gineakoak dira.

Antonio Lozano Tángerren jaio zen (Maroko), 1956an. Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu zen, Agüimesen bizi da (Kanaria Handia), eta udalerri horretan jarri zuen martxan Festival del Sur-Encuentro Teatral Tres Continentes; 2011n, Iberoamerikar Max Saria jaso zuen.

Eleberrigile gisa, honako hauek idatzi ditu: Harraga (Zoela, 2002) –Novepol saria 2002an Espainian argitaratutako eleberri onenari, Aipamen Berezia Slverio Cañada Memorialean lehen eleberri beltzari, eta 2008ko Prix Marseillais du polar–, eta Donde mueren los ríos (Zoela, 2003), Brigada 21 sariko finalista. Hirugarren eleberria, Preludio para una muerte, Ediciones Bk argitaratu zion, 2006ko ekainean. Urte hartako maiatzean jaso zuen Ciudad de Carmona Eleberri Beltzeko Nazioarteko Saria, El caso Sankara lanagatik. Las cenizas de Bagdad eleberriak Benito Pérez Armas Eleberri Sariaren XXIII. edizioa irabazi zuen, eta Almuzarak argitaratu du. La sombra del Minotauro eleberria, berriz, 2011n argitaratu zion Almuzarak. 2015ean, Un largo sueño en Tánger argitaratu zuen. 2014ko otsailean, Anaya argitaletxeak Me llamo Suleimán eleberria argitaratu zion, zeina antzerkira egokituko baitzuen autoreak berak, eta hauts asko harrotu baitu nazioartean. Testu hori sarigaietako bat izan zen 2016ko Max Sarietan.

LOS MALDITOS-RED_o

Mario Vega Ingenion jaio zen (Kanaria Handia), 1976an. Ezinbesteko bihurtu da Kanarietako kultur kudeaketan eta ikuskizunen produkzioan. Zuzendaritza eszenikoari dagokionez, Me llamo Suleimánen egindako zuzendari-lana du nabarmenena, Antonio Lozanoren testua, zeinak sei Réplica sari irabazi baititu, eta sarigai izan baitzen 2016ko Max Sarietan. 2015ean Manizalesko Nazioarteko Antzerki Jaialditik pasatu ondoren (Kolonbia), Kanarietan inoiz izan den ikuskizunik nazioartekoena bihurtu da.

Antzerkia

Gaztelaniaz

75 minutu
Kanariak

los malditos-comic

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.