dFERIA 2017: SOKA / CUERDA Victoria Eugenia Antzokian

ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

SOKA / CUERDA (Tanttaka & Donostia Kultura)

Victoria Eugenia Antzokiaren eta Tanttaka Teatroaren koprodukzioa, ANTERKIGINTZA BERRIAK programaren barruan; DSS2016ren eta ANTZ3RKIZen (Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia) elkarlana.
Gimnasia-irakasle batek 11 urteko ikasle baten gorpua aurkitzen du, entrenamenduko soka batez urkatuta. Ingurukoek, gertatu denaren erruduntzat jotzen baitute, arbuiatu egingo dute, eta Igor bila hasiko da, erruak eta erantzukizunak mugatzen dutela.

Ikuskizunak gai nagusi bat planteatzen du, eskolako jazarpena, eta bigarren mailako beste bat, garrantzitsua hala ere: gizarteak lehenbailehen errudun bat bilatzeko duen beharra; batzuetan, edozein modutan.

Iñaki Rikarte

soka

Iñaki Rikarte, antzezle lanetan ikuskizunean.

Mikel Gurrea da autorea. Zuzendaritza eszenikoa Fernando Bernuési dagokio.

Donostia-San Sebastián (1985). Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen, Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. 2011n, Obra Social “La Caixa”ren beka bat eman zioten zine-zuzendaritzako Master bat egiteko London Film School-en. Denboraldi horretan, honako hauek zuzendu zituen: Txoria dokumentala (EITBk erosia), Chessmattes publizitate-spota (Prix Europarako sari baterako izendatua) eta Rambert Dance Companyren Automatic Flesh ikuskizunaren dramaturgia, zeina Queen Elizabeth Hall-en estreinatu baitzen. Graduazio-filma, Foxes, Montreal World Film Festivalen saritu zuten, besteak beste, bai eta Kimuak katalogorako hautatu ere.
Soka antzerki-lana, berriz, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak hautatu du produzitzeko, DSS2016 Kultur Hiriburutzaren laguntzaz, ANTZERKIGINTZA BERRIAK programaren barruan.

Fernado Bernuések, Tanttaka Teatroaren zuzendariak, aski ezaguna, traiektoria handiko sortzailea.

Antzerkia
Gaztelaniaz
60 minutu
Euskal Herria

Los comentarios están cerrados.