dFERIA 2017: SOLO UNA ACTRIZ DE TEATRO (Reverso) Victoria Eugenia Antzokian

ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

Estela Medina, Latinoamerikako aktorerik onena askoren ustez, Espainian hitzaldia ematera gonbidatu dute bere maistra Margarita Xirguri buruz. Horra oroimenera egindako bidaia baten abiarakoak. Maistra eta ikaslea, Montevideoko urteak, antzerkiaren artea, eszenari emandako bizitza.

Sólo una actriz de teatro Gabriel Calderón dramaturgo uruguaiarrari egindako idazketa-enkargu baten emaitza da.

Sólo_una_Actriz_de_Teatro_-__Foto_Gustavo_Castagnello_(12) Estela primer plano

Margarita Xirguk Montevideo aukeratu zuen bizitokitarako Francoren diktadura-garaiko atzerrialdi behartuan. Bere kemenaz eta gogoaz, egun haren izena daraman Arte Dramatikoko Eskola zuzendu zuen Montevideon, pentsaturik ezen antzerki berria gauzatzeko biderik onena, herrialde gazte batean, prestakuntza eta exijentzia zirela.

Ikasleen lehen belaunalditik, Estela Medina aktore uruguaiar handia nabarmendu zen. Bere ibilbide distiratsuan, ardura handiz eta diziplinaz gorde zituen Xirguren irakaspen baliotsuak.

Estela Medina. Uruguaiar aktorea, Margarita Xirguren ikaslea. Lehen aktorea Uruguaiko Komedia Nazionalean 2008ra arte. Autore handik eszenaratu ditu: Henry de Montherlant; Lope de Vega; Henrik Ibsen; Valle Inclán; Schiller; Federico García Lorca; Racine; Sofokles; Heiner Muller, Albee; Fugard, Werner Schwab, Thomas Bernhard, besteak beste. Retablo de vida y muerte aktore bakarrarentzako ikuskizunarekin, bira handia egin zuen nazioartean: Espainia, Frantzia, Portugal, Herbehereak, Italia, Ingalaterra, Estatu Batuak, Honduras, Guatemala, Venezuela eta Kolonbia Honako zuzendari handi hauen esanetara jardun izan du: Margarita Xirgu, José Estruch, Orestes Caviglia, Eduardo Schinca, Antonio Larreta, Mario Morgan, Nelly Goitiño, Omar Grasso, Atahualpa del Cioppo, Lluís Pasqual, Oscar Barney Finn eta Levón, besteak beste
Uruguaiko kritikaren Florencio saria eman zaio hainbat aldiz. Life Achievement Award delakoa jaso du Miamiko Festival de Teatro Hispano-n, Montevideoko Herritar Ospetsu izendatu dute, Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres Frantziako gobernuak, Dama de la Orden de Isabel la Católica –espainiar klasikoen zabalkundea egiteagatik, bikain interpretatu baititu–. Mercosur-eko Komex saria jaso du, Uruguaiko Aktoreen Elkartearen Alberto Nadeau saria, Uruguaiko Academia Nacional de Letrasko kide ohorezkoa da, eta Uruguaiko Universidad de la Repúblika Oriental-eko Honoris Causa doktorea.

Levon. Aktorea, irakaslea eta eszena-zuzendaria. Ibilbide luzea du aktore gisa, eta zuzendari gisa, berriz, Lope de Vega, Shakespeare, Marguerite Duras, Thomas Bernhardt, Euripides eta John Ford-en testuak zuzendu ditu, eta Uruguaiko kritikaren Florencio saria eman diote zenbait aldiz. B’nai B’rith-en Senidetasun Saria jaso du.

Gabriel Calderón. Dramaturgoa, aktorea eta antzerki-zuzendaria. 2011tik, Lincoln Center Theater Directors Lab-eko kidea da, eta Parisko Théatre des Quyartiers d’Yvry-ko artista egoiliarra. 20 antzerki-lanetik gora idatzi ditu, eta Argentina, Brasil, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Mexiko, Panama, Costa Rica, Ekuador, Bolivia eta Perun antzeztu izan dizkiote. Testuak, berriz, frantsesera, alemanera, ingelesera eta portugesera itzuli dizkiote
Sari hauek jaso ditu: Florencio saria, Morosoli saria, Dramaturgia Berriaren saria, Bank Boston Fundazioaren talentu gazteentzako saria; eta bitan irabazi du Literatura Sari Nazionala.
Bere ikuskizunekin, nazioarteko hamabost antzerki-jaialdi baino gehiagotan parte hartu du, Amerikan eta Europan.
Uruguaiko Arte Eszenikoen Institutu Nazionaleko zuzendari ohia, Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministerioko Kultura Zuzendaritza Nazionaleko Kultura Proiektuen zuzendari nagusi ohia. Gaur egun, EMADeko Dramaturgiako Unibertsitate Teknikaturako ikasketa-koordinatzailea da.

Sólo_una_Actriz_de_Teatro_-__Foto_Gustavo_Castagnello_(27) trio

DENBORA (leit motiv): Estela Medina (1932), 85 urte, Levon (1952), 65 urte, eta Gabriel Calderón (1982), 35 urte, hiru belaunaldiren ordezkari dira, Urugaiko antzerkiaren hiru ikuspuntu, Margarita Xirguri buruzko proiektu batean elkartuak. Xirgu 1888an jaioa da, hots, lehenagoko beste belaunaldi batekoa zen.

Antzerkia
Gaztelaniaz
70 minutu
Uruguai

Los comentarios están cerrados.