dFERIA 2017: datuetan, bigarren zatia

dFERIAko XXIII. edizio honetan, 30 ikuskizunen 35 emanaldi programatu dira 11 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Imanol Larzabal, Intxaurrondo, Tabakalerako Patioa, Zabaltza eta 1. Espazioa guneak eta DSS2016 Gunea.

_MG_2772

Argazkiak: Gorka Bravo

Guztira, 8.007 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute eta, batez besteko okupazio maila %85koa izan da. Orokorrean, 13.000 lagunek parte hartu dute feria honetan, ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako partehartzaileak kontuan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea berdinduz, nahiz eta 5 emanaldi gutxiago izan aurtengo edizioan. Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantentzen da.

Akreditatuen kopuruari dagokionez, 423 profesional etorri dira guztira. Hala, iazko kopurua %5 handitu da: 159 programatzaile, 53 banatzaile, 138 ekoizle eta konpainien ordezkari, 20 kazetari eta bestelako 53. Espainia, Polonia, Eslovenia, Croacia, Holanda, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil, E.E.B.B., Kosta Rika, eta Kolonbiako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian.

El árbol de Hiroshima 1

Jarduera paraleloetan 5.113 lagunek parte hartu dute:

EDIZIO HONETAKO NOBEDADEAK

-Aurtengo edizioan bi negozio foro antolatu dira Victoria Eugenia antzokiko foyerrean.

-Ferian akreditatuko pertsonentzako 2 bideratzaile jarri dira, Espainia mailako profesionalak bideratu eta harremanetan jartzeko bat (COFAEren lankidetzari esker), eta naziortekoekin lan berbera egiteko bestea.

-Espainiako egileen lana sustatzeko SGAE Fundazioarekin luze egindako elkarlanaren emaitza gisa, beste espazio bat sortu da: Antzoki Zaharra-SGAE Fundazioa.

-Aurten, bi gune berri izan dira dFERIAn: Tabakalera Zabaltza eta Tabakalera 1. Espazioa.

La sangre de los árboles

-dFERIA abroad proiektuaren bidez, bestalde, beste dimentsio bat emango diogu dFERIAri berari eta haren eginkizunari, aukera izango baitugu urtean zehar munduko beste leku batzuetara joateko eta gure lana zabaltzeko. Elkarlanean arituko gara nazioarteko jaialdi eta azokekin, euskal konpainien sorkuntza-lanak ezagutarazteko eta haientzako merkatu berriak zabaltzeko. Hala egingo dugu aurten: uztailean, San José de Costa Rican izango gara, eta, abuztuan, Montevideon (Uruguai). dFERIA azoka mundura zabaltzeko proiektu
originala da dFERIA abroad; eraginkorra izan dadin espero dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.