2018ko dFERIA: TABUA

Ardatzik nagusiena TABUA:

Giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak dira tabuak; jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean.

Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira. Nor da sentiberago besteen aurrean agerian gelditu eta haien kritikak jasotzeko? Bidezkoa al da tabua haustea eztabaida intelektualean, artean, kulturan edo umorean? Antzerkiak laguntzen al du poetika eta estetikaren kontzepzio askotarikoak garatu daitezen eta batera existi daitezen? Tabuek betetzen al dute beren funtzioa defentsa-mekanismo gisa? Defendatu, baina, zeren aurrean?

Gaurko gizartean tabu asko erortzen joan dira, baina, dena den, politikoki zuzen jokatzeko egungo kultura honek ez al ditu beste tabu batzuk ezarri? Non hasten da tabuaren tirania eta non bukatzen da adierazpen-askatasuna? Tabu bat hausteko, tabuaz hitz egin behar da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.