dFERIA 2018: Antzoki Zaharra aurreratuz

Iaz SGAE eta dFERIAren lankidetzaren fruituz Antzokia Zaharra-SGAE gunea sortu genuen antzerkia bera eta bereziki espainol autoretza ezagutzera emateko. Hau da Antzoki Zaharrean izango diren ikuskizunen betebeharra.

Aurtengo edizioan, lau antzezlan ikusi ahal izango dira…

FACTORÍA HUNAHORA MENOSek Tal vez soñar aurkeztuko du, Antonio Tabaresek (Kanariak, 1973) idatzitako testua, Mario Vegaren zuzendaritzapean.

Ikuskizuna bizitzaren eta heriotzaren arteko lerro finaren gainean dabil. Heriotzari buruzko begirada originala da, nortasuna duena, eta handik edo hemendik ikus-entzulea ukituko duena, harago edo honago iraungo duen maitasunaren bidez.

TABUA: heriotza

Estreinaldia Euskadin

Beste hiru euskal konpainiek osatzen dute programazioa:

VAIVEN kia-k “Sherezade y las capas de la cebolla” ikuskizuna aurkeztuko du.

Mila gau eta bat gehiagoko Xerezade pertsonaian inspiraturik, ukitu surrealistak dituen ikuskizuna proposatzen du, non ipuina baita protagonista.

Testua eta dramaturgia: Ramón de los Santos (Plasencia, 1975) eta José Carlos García (Chapitô), zeina ikuskizunaren zuzendaria baita.

ZANGUANGOk Esto no me lo esperaba aurkeztuko du, bere ikuskizun berria.

Komedia absurdo eta surrealista bat, non lau figurantek Emiliano Zapatari buruzko ikuskizun bat lantzen jarraitzen baitute, aktore nagusiek obra bertan behera utzi eta gero.

Sorkuntza-lan kolektiboa da, Miguel Muñozek zuzendua.

THÉÂTRE DES CHIMÈRES Iparraldeko konpainiak Dos hermanas lanari ekingo dio.

Tragikomedia bat, traizionatzeari eta traizionatua izateari buruz. Traizioaz hitz egiteko ere ez dugu ohiturarik. Eta tabuak hautsiko badira, tabuez hitz egin beharra dago.

Jean-Marie Boucaretek zuzendu du Dos hermanas, Fabio Rubiano autore, zuzendari eta aktore kolonbiar ospetsuaren testu bat (Labio de liebre antzezlan ezagunaren autorea, besteak beste).

TABUA: traizioa, eta baita heriotza ere

Estreinaldia Estatuan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.