HORMEK DIOTE VICTORIA EUGENIA ANTZOKIAN


HAATIK dantza konpainiak formato handiko lehenengo ikuskizuna Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko du datorren ostiralean, otsailaren 2an. Oso talde artistiko galanta bildu dute ikuskizuna sortarazteko, hiri koreografia-egileekin, hots, Aiert Beobide, Iker Arrue eta Vitali Safronkine nortzuek elkar-bizitzaz mintza, pentsatu eta kritikatu egiten duten. Gipuzkoako 5 plazetako hormak izan dira abiapuntu eta inspirazioa,  Intxaurrondo, Trintxerpe, Herrera, Frantziako pasealekua eta Erenderikoa.

Zer esango zuten hormek hitzeginezkero urteotan zehar hainbeste gauza eta gertakari ikusita?

Eszenaren kontzeptu ikuskgarria hormez hornituta, gainera horma mugikorrak eta gainean dituzten marrazkiak protagonista nagusiak bihurtuz ikusentzunezkoen bidez, bata ezezik zeren fisikoki eszenan baitago.

75 minutuko ikuskizuna, non Edi Naudo eszenaren kontzeptuaren arduraduna izan den, Pascal Gaignek musika konposatu, Xabi Lozanok argiak, Acrónica produkzioak ikusentzunezkoa eta taula gainean hamar dantzari.

Olatz Beobideren ardurapean zuzendaritza orokorra. 2016ko Europako Kultura Hiriburutzako Pakearen Itsasargiak bultzatutako proiektua izanda.

dFERIA: Victoria Eugenia antzokia aurreratuz


Victoria Eugenia dagokionez…

TANTTAKA TEATROAK bere azken sorketa La casa de la llave.

Gizarte langile talde baten eskutik indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako bizitza biluztuko da.

Autorea: Mara Alderete. Eskena zuzendaria: Fernando Bernués.

TABÚ: tratu txarrak (baita atzean dagoenaz ere)

Antzerkiari dagokionez zera jarraipena:

Valle-Inclánen hitza Luces de Bohemian, Max Estrella artista buru-argi baina baztertuaren ahotik. Garaiko antzerkia irauli zuen obra honek, genero berria ekarri baitzuen, esperpentoa, zeinak ordura arteko konbentzio eszeniko guztiak hautsi baitzituen errealitatea desitxuratzeko moduagatik, ezaugarri irrigarri eta absurdoak nabarmenduz, hain zuzen ere errealitatea islatzeko. 1920an idatzia da, baina Espainian ez zen estreinatu 1970ra arte.

Valle-Inclánen indarra, Teatro Clásico de Sevillaren eskutik, eta Alfonso Zurroren zuzendaritzapean (Teatro de la Jácara). Roberto Quintana da bederatzi aktoreko taldearen buru.

Azpimarratzekoa Curt Allen Wilmer eszenografo ezagun eta sarituaren eszenaratzea.

TABUA: oso zabala; bazterkeria, giza miseriak.

Estreinaldia Euskadin

dFERIAk lekua egingo dio dantzari ere Victoria Eugenian.

Valentziatik Taiat dansak “Man Ray” aurkezten dute.

Muturreko harremanak. Argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, eta hortaz, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanei.

Ikuskizunean, gizonek erabakitako errealitatearen egitura islatzen da. Man Rayren kameraren klika Artearen sinbolo bihurtu da, sukar eta nahasmen gisako Artearen sinbolo. Man Ray mugimendu dadaistako eta surrealistako kide nabarmena izan zen, ezaguna argazki abangoardistengatik (esperimentazioa / arauak haustea / berrikuntza) eta erretratuengatik.

Taiaten lana tenperamentala izan ohi da, eta salaketa, pasioa eta konpromisoa ditu osagai nabarmenak.

Koreografia: Meritxell Barberá eta Inma García. Espazio eszenikoaren diseinua eta sorkuntza: Luis Crespo.

TABUA: hautsi tabua, fetitxismoa, boterea…

Estreinaldia Euskadin

Berlinetik, Cie Toula Limnaiosek Tempus fugit ekarriko du.

Zazpi dantzarik jario edo korronte global bat sortzen dute, biribilean egindako dantza, eta mugimendu hori besterik ez dute partekatzen. Denboraren jarioa geldiezina da. Taldea, askatzen eta indartzen gaituen mikrokosmos gisa.

Toula Limnaios koreografo eta dantzariak eta Ralf Ollertz musikariak 1996an sortutako konpainia dantza garaikidekoa. Meeting Neuer Tanz saria eman zioten konpainiari 2004an, Beckett trilogiagatik, zeina film bihurtu baitzen. Goethe Institutek babesten du konpainia, 2005etik dantza alemaniarraren enbaxadore baitak mundu osoan egindako biretan: Afrika, Belgika, Brasil, Lituania, Letonia, Danimarka, Ekuador, Frantzia, Irlanda, Italia, Espainia, Austria, Polonia, Venezuela, Errusia eta Zipren ibilia da, besteak beste.

Estreinaldia Estatuan

Daniel Afonso & Inhee Yu

dFERIA 2017: datuetan, bigarren zatia


dFERIAko XXIII. edizio honetan, 30 ikuskizunen 35 emanaldi programatu dira 11 eszenatokitan: Victoria Eugenia Antzokia, Victoria Eugenia Club, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Imanol Larzabal, Intxaurrondo, Tabakalerako Patioa, Zabaltza eta 1. Espazioa guneak eta DSS2016 Gunea.

_MG_2772

Argazkiak: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

dFERIA 2017 datuetan


Aurtengo dFERIA-ren gaia “denbora” izanik, hausnarketarako feria antolatu dugu. Konpainien ekoizpen berriek gaur egungo gai sakonak aztertzen dituztelako gehien bat, baita ere programatutako jarduera paraleloek, hildo hontatik osatzen dutelako dFERIAko edukin zutabea.

Gehiago irakurri

dFERIA 2017: MEDEA Victoria Eugenia Antzokian


ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

MEDEA (Pilar Távora). Senekaren eta Euripidesen lanetan oinarritua, flamenkoaren konpasean eta tempoan kontatzen da Medea tragedia.

MEDEA gizakiari buruzko gogoeta bat da, zenbait alderditatik egina. Pilar Távorak EMAKUMEAri ematen dio protagonismoa, emakumeen mundua azpimarratzen du nabarmen, emakumeen askatasun-gogoa, eta aspalditik datorren ARTE andaluzaren –andaluz eta unibertsalaren– bitartez egiten du hori: FLAMENKOaren bitartez.

Gehiago irakurri

dFERIA 2017ko leitmotiv-a “Denbora” da


Denborari buruzko gogoetak aspaldiko kontuak dira, eta filosofiaren historia osoa zeharkatu dute. Ez da iraganik, gure irudimenean baizik. Ez da etorkizunik ere, oraindik ez baita gertatu. Denborak gure bizitzako egitate bakoitza markatzen du, eta azkeneraino dugu gurekin. Ez dugu iragana aldatzerik, Edipok ezin izan zuen ezer egin bere patuaren kontra, eta guk, ba al dugu ezer egiterik ? Ba al dugu gure etorkizunean esku hartzerik ? Iragan den minutu bat ez dago berreskuratzerik. Sekulako ahaleginak egiten ditugu denbora kontrolatzeko, baina, egia esan, ez al gaitu berak gu kontrolatzen ? Zenbat balio du gure denbora nahieran erabiltzeak ? Zer garrantzi du denborak arlo eszenikoan ? Ba al dugu ekarpenik egiterik denboraren subjektibotasunaz ? Denbora era batera edo bestera neurtzeko edo kontatzeko dugun obsesioaz ? Egin dezagun gogoeta denborari buruz 2017ko dFERIAn, hark agintzen baitu gizakiaren jarduera gehienetan.

Sólo_una_Actriz_de_Teatro_-__Foto_Gustavo_Castagnello_(27) trio

Antzerki uruguayarraren 3 belaunaldi dFERIAn

Noetic


Apunte hau gazteleraz idatzita dago

Que Sidi Larbi Cherkaoui está considerado como uno de los coreógrafos referencia en el mundo, es público y notorio. Debutó como coreógrafo en 1999 con el musical contemporáneo de Andrew Wale, Sociedad Anónima.

Gehiago irakurri