dFERIA 2017 datuetan


Aurtengo dFERIA-ren gaia “denbora” izanik, hausnarketarako feria antolatu dugu. Konpainien ekoizpen berriek gaur egungo gai sakonak aztertzen dituztelako gehien bat, baita ere programatutako jarduera paraleloek, hildo hontatik osatzen dutelako dFERIAko edukin zutabea.

Gehiago irakurri

dFERIA 2017: SOKA / CUERDA Victoria Eugenia Antzokian


ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

SOKA / CUERDA (Tanttaka & Donostia Kultura)

Victoria Eugenia Antzokiaren eta Tanttaka Teatroaren koprodukzioa, ANTERKIGINTZA BERRIAK programaren barruan; DSS2016ren eta ANTZ3RKIZen (Bilboko Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia) elkarlana.
Gimnasia-irakasle batek 11 urteko ikasle baten gorpua aurkitzen du, entrenamenduko soka batez urkatuta. Ingurukoek, gertatu denaren erruduntzat jotzen baitute, arbuiatu egingo dute, eta Igor bila hasiko da, erruak eta erantzukizunak mugatzen dutela.

Gehiago irakurri

dFERIA 2017: MEDEA Victoria Eugenia Antzokian


ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

MEDEA (Pilar Távora). Senekaren eta Euripidesen lanetan oinarritua, flamenkoaren konpasean eta tempoan kontatzen da Medea tragedia.

MEDEA gizakiari buruzko gogoeta bat da, zenbait alderditatik egina. Pilar Távorak EMAKUMEAri ematen dio protagonismoa, emakumeen mundua azpimarratzen du nabarmen, emakumeen askatasun-gogoa, eta aspalditik datorren ARTE andaluzaren –andaluz eta unibertsalaren– bitartez egiten du hori: FLAMENKOaren bitartez.

Gehiago irakurri

dFERIA 2017: BIVOUAC Cie Victoria Eugenia Antzokian


ERABATEKO ESTREINALDIA dFERIAn

Bivouac Compagniek (Frantzia) ‘A CORPS PERDUS’ aurkeztuko du Victoria Eugenia Antzokian astelehenean, martxoaren 6an.

Victoria Eugenia Antzokiaren koprodukzioa eta egoitzaldia, Baionako Escène Nationalekin lankidetzan, DSS2016ren Mugalariak proiektuaren barruan. OARAko kaguntzarekin aurkeztutako proiektua dFERIAn. Bourdeosen kaleko bertsioa estrenatu zen. Orain antzokietarako bertsioa estrenatuko dute dFERIAN.

A CORPS PERDUS2

Gehiago irakurri

Muxua


Lorenzok 15 urte ditu. Eskolan, Antonioz maitemintzen da, eta Antoniok ez daki nola erreakzionatu Lorenzoren sentimenduaren aurrean. Irakasle bat, Elena, egoera horren lekuko da, baina egoerak ihes egiten dio, ez daki nola kudeatu. Horren guztiaren erdian… musu bat, eromenari bidea libre uzteko gai. Tanttaka Ivan Cotroneo idazle italiarraren eleberria egokitzen eta eszenaratzen ausartu da.

MUXUA

Gehiago irakurri