Francoren bilobari gutuna

Francoren bilobari gutuna ikuskizunak Donostiako Antzerki SARIA irabazi du aurten. Sariketa Munduko Antzerki egunean Victoria Eugenia antzokia. Epamahaikideen argumentuak:

_ArteD_3

Lan kolektibo eta koral ikaragarria. Estatu espainiarreko tradizio faxistak izan duen eragina eta eragin duen oinazea azalarazten du, ikuspegi zabal eta anitza emanez. Gerra zibilean hasi eta gaur egunera arte ekartzen gaitu obrak, agian gai gehiegi lantzen dira antzezlan bakar batean. Baina, hala ere, oso lan boribila dela dio epaimahaiak.

Aktoreak erritmoa galdu gabe daude oholtza gainean, bere energia guztiarekin. Hasieratik daude bertan, ikuslea sartu ahala oholtzan ikusten ditu aktoreak antzerkiaren misterioa erabat indartuz.
Zuzendaritza lan ona ere nabaria da bertan. Nahiz eta hainbat pertsonaia eta istorio ezberdin kontatzen diren egoki jarraitu daitezke, ikuslea galdu gabe.

ArteD_2

Aipamen gehien lortu dituzten lanen inguruko iritziak ematerakoan, epaimahaia bat etorri da Francoren Bilobari Gutuna antzezlana nabarmentzerakoan.

Beraz, Donostiako XVII. Antzerki Sarian “Francoren bilobari gutuna” lana aukeratu du epaimahaiak irabazle, ondorengo arrazoiak emanez:

Donostia XVII. Antzerki Saria ematen duen epaimahaiak Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek aurkeztu duten “Francoren bilobari gutuna” antzezlana saritu du edizio honetan jarraian azaldutako arrazoiengatik.

Epaimahaiaren esanetan, sorkuntza lan bikaina eta aparta da. Talde lan zoragarria egin dute guztiek, bizitasun handiko momentuak une hunkigarriekin tartekatuz eta trebetasun dramatiko ikaragarria erakutsiz. Frankismoaren ikuspegi zabal eta anitza erakusten dute gai asko batera landuz. Obra honetan iraganaren presentzia erabatekoa bada ere, gaur egunean jartzen du fokua eta bertan garatzen da ekintza.

Sorkuntza lana ikaragarria da eta nabaria geratzen da aurretik egon den ikerketa sakona gaiak lantzerakoan.

Eszenografiari dagokionean oso diseinu arina erabili dute eta dauzkaten elementuei esanahi eta erabilera aniztuna ematen diote, dramaturgia aberatsaren zerbitzura egon dira guztiak eta ezin hobeto egokitu dira eszenen arteko aldaketa bizkorrei.

ArteD_1

Istorioak, eszenak eta erritmo narratiboa maisuki bideratuta daude. Aktoreek oso era egokian egiten dituzte pertsonaia ezberdinen karakterizazioak. Pertsonaiak biluzten dituzte, bakoitzaren intimitatean sartzen dira, baina gaia sakon eta latza bada ere umorerako tartea ere ematen du. Zuzendaritza lan ona ere nabaria da bertan. Nahiz eta hainbat pertsonaia eta istorio ezberdin kontatzen diren egoki jarraitu daitezke, ikuslea galdu gabe

ZORIONAK GUZTIONTZAT

Los comentarios están cerrados.