dFERIA: Victoria Eugenia antzokia aurreratuz

Victoria Eugenia dagokionez…

TANTTAKA TEATROAK bere azken sorketa La casa de la llave.

Gizarte langile talde baten eskutik indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako bizitza biluztuko da.

Autorea: Mara Alderete. Eskena zuzendaria: Fernando Bernués.

TABÚ: tratu txarrak (baita atzean dagoenaz ere)

Antzerkiari dagokionez zera jarraipena:

Valle-Inclánen hitza Luces de Bohemian, Max Estrella artista buru-argi baina baztertuaren ahotik. Garaiko antzerkia irauli zuen obra honek, genero berria ekarri baitzuen, esperpentoa, zeinak ordura arteko konbentzio eszeniko guztiak hautsi baitzituen errealitatea desitxuratzeko moduagatik, ezaugarri irrigarri eta absurdoak nabarmenduz, hain zuzen ere errealitatea islatzeko. 1920an idatzia da, baina Espainian ez zen estreinatu 1970ra arte.

Valle-Inclánen indarra, Teatro Clásico de Sevillaren eskutik, eta Alfonso Zurroren zuzendaritzapean (Teatro de la Jácara). Roberto Quintana da bederatzi aktoreko taldearen buru.

Azpimarratzekoa Curt Allen Wilmer eszenografo ezagun eta sarituaren eszenaratzea.

TABUA: oso zabala; bazterkeria, giza miseriak.

Estreinaldia Euskadin

dFERIAk lekua egingo dio dantzari ere Victoria Eugenian.

Valentziatik Taiat dansak “Man Ray” aurkezten dute.

Muturreko harremanak. Argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, eta hortaz, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanei.

Ikuskizunean, gizonek erabakitako errealitatearen egitura islatzen da. Man Rayren kameraren klika Artearen sinbolo bihurtu da, sukar eta nahasmen gisako Artearen sinbolo. Man Ray mugimendu dadaistako eta surrealistako kide nabarmena izan zen, ezaguna argazki abangoardistengatik (esperimentazioa / arauak haustea / berrikuntza) eta erretratuengatik.

Taiaten lana tenperamentala izan ohi da, eta salaketa, pasioa eta konpromisoa ditu osagai nabarmenak.

Koreografia: Meritxell Barberá eta Inma García. Espazio eszenikoaren diseinua eta sorkuntza: Luis Crespo.

TABUA: hautsi tabua, fetitxismoa, boterea…

Estreinaldia Euskadin

Berlinetik, Cie Toula Limnaiosek Tempus fugit ekarriko du.

Zazpi dantzarik jario edo korronte global bat sortzen dute, biribilean egindako dantza, eta mugimendu hori besterik ez dute partekatzen. Denboraren jarioa geldiezina da. Taldea, askatzen eta indartzen gaituen mikrokosmos gisa.

Toula Limnaios koreografo eta dantzariak eta Ralf Ollertz musikariak 1996an sortutako konpainia dantza garaikidekoa. Meeting Neuer Tanz saria eman zioten konpainiari 2004an, Beckett trilogiagatik, zeina film bihurtu baitzen. Goethe Institutek babesten du konpainia, 2005etik dantza alemaniarraren enbaxadore baitak mundu osoan egindako biretan: Afrika, Belgika, Brasil, Lituania, Letonia, Danimarka, Ekuador, Frantzia, Irlanda, Italia, Espainia, Austria, Polonia, Venezuela, Errusia eta Zipren ibilia da, besteak beste.

Estreinaldia Estatuan

Daniel Afonso & Inhee Yu

Los comentarios están cerrados.