dFERIA 2017ko leitmotiv-a “Denbora” da


Denborari buruzko gogoetak aspaldiko kontuak dira, eta filosofiaren historia osoa zeharkatu dute. Ez da iraganik, gure irudimenean baizik. Ez da etorkizunik ere, oraindik ez baita gertatu. Denborak gure bizitzako egitate bakoitza markatzen du, eta azkeneraino dugu gurekin. Ez dugu iragana aldatzerik, Edipok ezin izan zuen ezer egin bere patuaren kontra, eta guk, ba al dugu ezer egiterik ? Ba al dugu gure etorkizunean esku hartzerik ? Iragan den minutu bat ez dago berreskuratzerik. Sekulako ahaleginak egiten ditugu denbora kontrolatzeko, baina, egia esan, ez al gaitu berak gu kontrolatzen ? Zenbat balio du gure denbora nahieran erabiltzeak ? Zer garrantzi du denborak arlo eszenikoan ? Ba al dugu ekarpenik egiterik denboraren subjektibotasunaz ? Denbora era batera edo bestera neurtzeko edo kontatzeko dugun obsesioaz ? Egin dezagun gogoeta denborari buruz 2017ko dFERIAn, hark agintzen baitu gizakiaren jarduera gehienetan.

Sólo_una_Actriz_de_Teatro_-__Foto_Gustavo_Castagnello_(27) trio

Antzerki uruguayarraren 3 belaunaldi dFERIAn

2 / 1112345...10...Azkena »