Jendea antzokietara erakartzeko, leialtasuna eta egoera ahulenean dauden gizataldeak sarituko dituzten deskontuak eta abantailak eratu ditugu. Egia esan, hauek ez dira batere garai onak “lirikarako”. Hala da. Ez dira garai onak inorentzat. Ikuskizunetan ere BEZa % 21era jasotzeak erabateko galbidean jarri ditu arte eszenikoak. Espainiako gobernuko aztiak eta haien laguntzaileak oker daude, eta gainera badakite oker daudela, baina ez dute okerra zuzentzen. Nork ordaintzen du hori? Betikoek; herriak eta, kasu honetan, artistek. Zer egin dezakegu antzokiok?