29

Ira / 2011

Saga de Tramórea, Javier Negrete

Autorea:

Tramoreako saga

Fantasia epikotik zientzia fikziora

Lau dira 2003tik 2011ra argitaratutako liburuak saga honen barruan: La Espada de Fuego, El espíritu del mago, El sueño de los dioses eta El corazón de Tramórea.

Tetralogia hau bere originaltasunagatik nabarmentzen da batik bat: fantasia epikoaren ezaugarriak betetzen ditu guztiz lehenengo liburuetan (alegiazko mundu bat non teknologiarik ez duten ezagutzen, erdi aroan girotutako ingurua, magoak, irudizko izakiak, ezpataz lehiatzen diren heroiak…); baina, gero, azkeneko liburuan, aurrekoetan azaltzen diren galdera eta enigma orori erantzuteko zientzia fikzioan murgiltzen da bete-betean, eta zientziaren eta tekonologiaren ikuspuntutik modu sinesgarrian gainera. Guztiz ustekabekoa, beraz, eta harrigarria hasiera batean, baina Javier Negretek era ikaragarrian konpontzen duena. Sekulakoa.

Ezinbestekoa fantasia epikoa eta zientzia fikzioa gustukoak dituztenentzat.

20

Ira / 2011

Kristobal Balentziaga maisuaren eratzea

Autorea:

Kristobal Balentziaga liburuaren azalaCristóbal Balenciaga: maisuaren eratzea
Miren Arzalluz
Gipuzkoako Foru Aldundia, Nerea argitaletxea. 2011
301 orrialde. 38 €

Kristobal Balenziagaren inguruan hainbat liburu eta ikerketa egin dira. Aurten gainera Getariako Museoa zabaldu da eta testuinguru horretan argitalpen berri bat aipatu nahi nuke, hain zuzen, Miren Arzalluzek idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nerea argitaletxearen eskutik kaleratua izan dena.

Liburu honen atzean ikerketa lan sakona dago, Miren Arzalluzek lehen mailako iturriak aztertu ditu, bereziki, XX. mende hasierako egunkari eta aldizkariak. Ikuspegi horretatik oso interesgarria da liburuak egiten duen ekarpena, bereziki, Balenziagak Donostian lan egin zuen denboraldiari dagokiona, gerra zibila aurreko urteetan. Gehiago irakurri

13

Ira / 2011

Zamaontzia, Iñigo Aranbarri

Autorea:

Zamaontzia_azalaZamaontzia
Iñigo Aranbarri
Susa, 2011
191 orrialde. 17,50 €
ISBN: 9788492468300

Zamaontzia eleberriko protagonista nagusiak Vallejo familiako hiru kide dira: Nerea Vallejo, Nerearen aita eta Mateo Vallejo, Nerearen aitita. Bilbo inguruan bizi dira, Abra itsasadarreko herri batean, non bertako portuan Serenity Star zamaontzi matxuratuak hilabete luzeak egingo dituen bere hamalau marinelekin. Gehiago irakurri