02

Aza / 2011

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Autorea: arantxa

Portada libro Etxeko hautsa

Anjel Lertxundi
Etxeko hautsa
Alberdania, 2011
241 orrialde. 18 € e-book 12,60 €
ISBN 9788498682908

Julian eta Gorka Martiarena, aita-semeak dira Anjel Lertxundik Etxeko hautsa eleberrian kontatzen duen historioaren ardatza, eta historioa horren jiran hainbat pertsonaia agertuko dira, besteak beste: Neska, Agustin tabernaria, Don Andres herriko apaiza, Katxas eta Gorritxo, ETAko kideak, eta Jesus Maravall, kazetaria. Julian eta Gorka Euskal Herriko herri txiki batean bizi dira, liburuan ez da aipatzen non eta 1972an Heinrich Böllek Literaturako Nobel Saria irabazi zuen urtean hasten da kontakizuna. Aita, Julian gaixotzen hasi da eta bitarte horretan semeak bere bizitzari buruz idatziko du, bereziki, bere ibilbide politikoari buruz. Liburuak erritmo azkarra du eta tentsioak bukaera arte irauteak oso erakargarria egiten du.

Lertxundik euskal gizarteari buruzko gogoeta sakonak eskaintzen dizkigu, hala nola, idaztearen balioa, esanda gabekoak, gizartearen sekularizazioa eta indarkeriaren salaketa.

Zertarako balio du bizipenik transmititzen ez duen arte batek? Nork bizi nahi du betiko? Ez dira beste munduko hausnarrak izango, baina niri balio didate. Azkeneko aldian moralarekin lotura dutenak etortzen zaizkit burura. Non dago kontzientetik inkontzientera daraman zubia, zein da itzulerako bidea? Zer egin behar ote da jokabide morala eta komenientzia uztartzeko?” 211 orr.

DK Literatura programaren baitan, Anjel Lertxundik Etxeko hautsaren aurkezpena egingo du azaroaren 22an iluntzeko 19:30ean, Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Informazio gehiagorako ikus dossierra.

 

 

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude