09

Aza / 2011

Azukre xehea gatz larria, Mikel Hernandez Abaitua

Autorea: arantxa

Azukre xehe gatz larria liburuaren azalaMikel Hernandez Abaitua
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak
Alberdania, 2010
156 orrialde. 15,80 € e-book 11,06 €
ISBN 9788498682434


Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dizkigu, hain zuzen, egileak zuzenean ezagutu  izan zituenak.Besteak beste, Xabier Aizpurua, Josu Landa, Koldo Izagirre, Ramon Etxezarreta, Ramon Saizarbitoria, Iñaki Aldekoa, Pedro Alberdi, Zeruko Argiako garaiak, Oh! Euzkadi, Pott eta Susa aldizkariak, Donostia Hiria ipuin sariak eta Obabakoak liburuaren argitalpena. Politika alorrean, berriz, ETAren atentatuak, adibidez Yoyesen hilketa eta bere osaba baten bahiketa.

Liburu interesgarria urte haiek bizi izan genituenontzat eta baita ondorengo belaunaldientzat ere.

Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaren aurkezpen solasaldia egingo du Harkaitz Canorekin batera, datorren azaroaren 21ean, astelehenean, iluntzeko 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude