22

Aza / 2011

Bombástica Naturalis: Bombastus Dulcimer, Iban Barrenetxea

Autorea: Anele

Liburuaren azala

Iban Barrenetxea
Bombástica Naturalis: Bombastus Dulcimer
A buen paso, 2010
Pág. var., 18,05
ISBN 9788493803629

Gaur liburu bitxi bat gomendatuko dizuet Iban Barrenetxea, elgoibartar irudigilearen Bombástica Naturalis liburua, botanika tratatua non, testuen eta irudien egileak, begetal jatorrizko mota guztietako gauzak erakusten dizkigun. Albumak hiztegi etimologiko baten egitura du: landarez, zuhaitzen egurrez eta fruituz egindako objektuak agertzen dira. Asmakizun hauen egilea Bombastus Dulcimer botaniko eta naturalista omen da, hortik liburuaren azpititulua eta Iban Barrenetxea liburuaren editore bezala azaltzen da.
Testua, poesia eta umorez beterik, primeran lotzen da irudiekin.

Egeris periscopica [Egeria periscopio]:  Curiosa planta que permite observar con gran claridad el fondo acuático desde la superficie. Y al revés [8. orr.].

Irudietan bihurguneak dira nagusi. Zango luzeak, sudur harroak eta masail gorriak dituzten pertsonaiak, viktoriar garaiko arropekin jantziak.
Erabilitako koloreak ere bat datoz naturarekin: berdeak, marroiak, okreak…
Azalean agertzen den irudia landarez beteta dago, Henri Rousseau-ren margolanak gogorarazten dituelarik.

Egileak, Okendo Kultur Etxean, gipuzkoar irudigileen talde-erakusketa batean hartu zuen parte, joan den otsaila eta martxoan, eta bere lanak bisitarien lilura sortu zuten.

Horretaz gain, Iban Barrenetxeak liburu honekin 2011 Euskadi Literatur Saria  irabazi du ilustrazioaren atalean eta Bratislavako bienalean ohorezko plaka lortu zuen orain dela gutxi. Album hau 9-10 urtetik aurrerako haurrentzat sailkatuta dago gure liburutegietan baina oso gomendagarria da helduentzat ere.

Eta zuek ezagutzen al duzue Iban Barrenetxearen liburua? Gustatu al zaizue? Liburua irakurri nahi baduzue, gogoratu eskuragarri duzuela  Donostia Kultura sareko hainbat udal liburutegietan.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude