28

Ots / 2012

Mi Ántonia, Willa Cather

Autorea:

Mi Ántonia liburuaren azalaWilla Cather
Mi Ántonia
Alba editorial,  2002
384 orrialde. 10,50 €
ISBN 9788484286790


Mi Ántonia, Willa Cather
idazle estatubatuarraren obra nagusia, 1918an argitaratu zen bertsio orijinalean eta gaztelaniazko argitalpena Alba Editorial argitaletxearena da.

Liburuaren gomendioa gaztelaniaz jaso da.

Gehiago irakurri

21

Ots / 2012

Eta orain badakit, Tere Irastortza

Autorea:

Tere Irastortza
Eta orain badakit
Pamiela,  2011
112 orrialde. 14 €
ISBN 9788476816837

Ekhiñe Egiguren Azkunek idatzi du jarrain argitaratzen den gomendioa.

Poesia irakurtzea gustuko dugunok aspaldian espero genuen Tere Irastortzaren azken poema liburua. Duela bederatzi urte irakurri genion aurrekoa eta jada, bere ibilbide poetiko sendoaren jarraipena den urrats honen zain geunden irrikaz.
Eta orain badakit honetan, poesia helduaren aztarnak eta poeta ibiliaren hausnarketak topatuko ditu irakurleak. Bizi izanak utzitako sentipen horietatik osatutako hitz  koadroak, esperientzia pertsonaletik marraztutako mihiseak, hurbilekoa oinarri harturik gai unibertsaletara jotzen duten poemak. Isiltasuna, erritmoa, soinua, mina, heriotza, denbora, gorputza, zoriontasuna. Galderak eta galdera horiei topatutako erantzunak; “Eta nago ez garena sentitzea ere izateko era bat dela, /sentitzeak ere eratzen gaituela”. Gaiak ez dira errazak, hainbat esan nahi garratzak dira sakonean eta halere ez da poema liburu tragikoa esku artean duzuna, irakurle. Zoriontasunari eta zoriontasunean mintzo da; zoriontasunak dituen ertz zorrotzetatik idatzitako poemak dira: “Ziurrenera, orain, / onddagigulako, / izan, zorionagatik bakarrik garela zorigaitzerako prest” . Gehiago irakurri

14

Ots / 2012

Niki o la historia de un perro, Tibor Déry

Autorea:

Tibor Déry
Niki o la historia de un perro
Duomo Ediciones, 2011
118 orrialde. 15 €
ISBN 9788492723560

Liburu honetan Ancsa bikote helduaren istorioa kontatzen zaigu: Janos Ancsa irakaslea eta ingeniaria da eta bere emaztea berriz etxekoandrea. Budapest hiri inguruko auzo batean bizi dira Ancsatarrak eta Hungarian une latzak bizitzen ari dira Bigarren Munduko Guda jasan eta gero.1948ko udaberrian Niki, txakurtxoa, beraien etxera sartzen da eta hasieran  onartzea kosta egiten bazaie ere, batez ere bere semearen heriotzaren ondorioz bizitzen ari diren une gogorrak direla eta, laister adiskidetuko dira.  Gobernu komunista berriak egoera politikoa ordenean jarriko duela hitz ematen du eta Ancsa jauna bere herrialdearen alde lanean hasteko prest dago. Gehiago irakurri

06

Ots / 2012

Northlanders 1. El regreso de Sven, Brian Wood eta Davide Gianfelice

Autorea:

Brian Wood; Davide Gianfelice
Northlanders #1. El regreso de Sven
Planeta de Agostini, 2009
202 páginas. 15,95 €
ISBN 9788467478013

Harrigarria nahiz gomendagarria honako komiki hau, Northlanders (Ipartarrak) izeneko bildumari hasiera ematen dioena. Bertan, Erdi Aroko bikingoen inbasioak dira kontagai, lehenengo ale honek Eskandinaviar lurralde izoztuetan murgilduko gaituelarik. Sven protagonista, urteetan munduan zehar ibili ondoren, jaioterrira bueltatuko da, kendutako oinordetza berreskuratzeko asmoz. Ezpatak, odola eta basakeria gainezka izango dira istorioaren atze-oihal. Ardatza, berriz, Svenen barne eraldatzea, non eta hasierako harrokeria eta azalkeria alde batera utzita, heldutasunera salto egingo duen. Gehiago irakurri