30

Mar / 2012

San Sebastián: palacios, parques y jardines, Fermín Muñoz Echabeguren

Autorea:

Fermín Muñoz Echabeguren
San Sebastián: palacios, parques y jardines      
Erein, 2012
196 orrialde. 12€
ISBN 9788497467414

Fermin Muñoz Echabeguren-en liburu zoragarri honek Donostiako zortzi berdegunen istorioa kontatzen digu, horietako bost, Pierre Ducasse lorazainak diseinatuak izan ziren. Ducasse, 1875ean azaldu zen Donostian, aurretik Zarautzen lorazaintzan ibilia zen, Narros markesaren jauregian. Beste hiru parkeak gure egunetakoak dira.

Ducasse frantsesa izan arren, lorategiak diseinatzerakoan ingeles estiloan oinarritu zen. Berari zor zaizkio, besteak beste, Kontxa pasealekuko tamarindoak.

Ibilbidea Aiete-ko Jauregian hasten da eta bertako istorioa kontatzen digu hastapenetik Kultur Etxearen irekiera arte 2010ean.

Beste leku enblematiko bat Miramar Jauregia izango da, jauregiarekin batera Kontxako tunela eraiki zen eta baita Loretopeko kai txiki ere errege-erreginaren familiarentzat.

Cristina-Enea-ko lorategi edo baso txikia ere Ducassek diseinatuak izan ziren. Jauregia, Fermin Lasala Collado, Mandas-eko dukeak eraiki zuen eta zuzeneko oinordekorik gabe hil zenez, Donostiako hiriari eman zion etxaldea. Hainbat urtetan ardura gabe egon eta gero berritze lanak oso eztabaidatuak izan ziren. 2009.an Europako Kontseiluak bigarren paisaia onenaren saria eman zion. Gehiago irakurri

22

Mar / 2012

Murena, Jean Dufaux eta Philippe Delaby

Autorea:

Portada de MurenaJean Dufaux, Philippe Delaby
Murena     

Planeta Agostini, 2003-2012

8 liburuki, 12 € / bakoitza

Pello F. Ezkurdiak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

 Erromatarren garaian giroturik, zortzi saileko komikia da Murena.

Neron emperadorea boterean egon zen  lehen urteetako gorabeherak kontatzen dizkigu, 64. urtean Erromaren sute handia gertatu arte.

Jean Dufaux gidoigileak benetazko eta fikziozko pertsonaiak nahasten ditu, eta garai hartako argazki partikularra egiten digu.  Roma telesaia ospetsuaren hildotik baina hainbat berezitasun nabarmentzen zaizkio. Post hau gaztelaniaz jaso da.

Gehiago irakurri

15

Mar / 2012

Hospital Civil de San Antonio Abad, Manuel Solórzano

Autorea:

Manuel Solórzano Sánchez
Hospital Civil de San Antonio Abad

Hospital Universitario de Donostia-San Sebastián, 2011

80 orrialde.

Manuel Solórzano Sánchez, osasun laguntzaile teknikariak, idatzi duen liburuak Donostiako San Antonio Abad eritetxe zibilaren historia jasotzen du. 1787. urtean sortu zen Carlos III-ak emandako ordenantzari esker, eta Donostian izandako beste ospitalen aipamenak ere egiten ditu, San Bartolome mendixan kokatuta zegoen San Lazaro ospitalea izanik zaharrena, 1485. urteko dokumentuetan aipatutakoa.

San Antonio Abad eritetxeak hainbat kokapen izan zituen eta 1878an erabaki zen Manteo baserriko lurretan Ospitale Orokor berria eraikitzea. 1882. urtean Jose Goikoa arkitektoak ezagutarazi zuen bere proiektua eta 1887ko urtarrilaren 20an inauguratu zuten.

“Allí se daba atención preferente a los enfermos pobres de la Capital, a los acogidos de la Misericordia y a los enfermos provinciales. Tenía habitaciones para distinguidos, comunes y para el personal de la casa: sala de maternidad; quirófano; y los servicios pertinentes. Se atendía a los enfermos crónicos y quirúrgicos; a las embarazadas y parturientas de la ciudad y de la provincia…” Gehiago irakurri

08

Mar / 2012

La acabadora, Michela Murgia

Autorea:

Michela Murgia
La acabadora       

Salamandra, 2011

188 orrialde. 15€

ISBN 9788498383775

Larraitz Idarretak, Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

La acabadora izenburua duen eleberri honetan Bonaria Urrai eta bere “bihotzeko” alaba Mariaren istorioa kontatzen digu Michela Murgia idazle gazteak.  Italiako Sardinia irlan kokatua dago zehazki, 1950 hamarkada inguruan. Heriotza eta eutanasia erabat presente dagoen eleberria izan arren oso atsegina eta irakurterraza da, modu poetikoan kontatua baitago. Famili arteko erlazioez eta adopzioaz ere hausnartzen du. Sardiniako  gizartea eta bizimodua  nolakoa zen ere ederki islatzen du bide batez. Gehiago irakurri