16

Uzt / 2012

Crónicas de Jerusalén, Guy Delisle

Autorea:

Crónicas de Jerusalén komikiaren azalaGuy Delisle
Crónicas de Jerusalén

Astiberri, 2011

333 orrialde
. 26 €
ISBN 9788415163343

Rubén Vidal Aranguren, Ernest Lluch Kultur Etxe liburutegiko liburuzainak idatzi du jarraian argitaratzen den gomendioa.

Angoulêmeko 2012ko Nazioarteko Komiki Jaialdian Album Onenaren saria jaso du.

Egunkariak irakurri, telebista ikusi, interneten nabigatu, arrandegira joan ala ileapaindegian barrena ausartu bazara inoiz, inoiz entzuna izango duzu arabiar-israeldar gatazka. Baina, biktimen jario estatistikoaz haratago, benetan zer dakigu gatazka honetaz? Bada, hona hemen gai honi gerturatzeko modu bikain zein entretenigarria: Jerusalem hiriko egunerokotasuna protagonistatzat hartuta, baina gatazkaren sustrai historiko-politiko korapilatsuak  beste egun baterako utzirik. Guy Delisle kanadiarrak, ironiaz eta marrazki xumez -xume bai baina ez sinple  (edo alderantziz) -, milioika pertsonek (bera barne) bizi dituzten egoera bitxi, zentzugabe zein xelebre erakusten dizkigu aipatu hiriburu historikoan, erlijio, sekta eta adar zein baino zein ortodoxoagoen benetako arragoa, edozein unetan eztanda egiteko zorian dagoena.

Gehiago irakurri