17

Abe / 2012

Mussche, Kirmen Uribe

Autorea:

Mussche liburuaren azalaKirmen Uribe
Mussche
Susa , 2012
194 orrialde. 19 € E-book 3,63 €
ISBN 9788492468430

Gaur Kirmen Uriberen bigarren nobela, Mussche gomendatu nahi dizuet. Kontakizunaren hasierako protagonistak Gerra Zibilean Santurtziko portutik Habana itsasontzian erbestaratu ziren haurrak dira, horietako bat Karmentxu Cundin Gil, Ganteko Mussche familiak hartuko du etxean. Hortik aurrera liburuaren ardatza Robert Mussche izango da, eta Robertekin batera  Herman txikitako laguna, Vic emaztea, eta Carmen alaba azalduko zaizkigu. Liburuaren azaleko argazkian Mussche familia irripartsu ageri zaigu, baina gora-behera handiak jasan behar izan zituzten, bereziki Bigarren Mundu Gerraren garaian Robert erresistentzian sartu baitzen eta azkenik Neuengammeko kontzentrazio esparrura preso eramana izango zen.

Kirmen Uribek oso ondo heltzen dio kontakizunari, oso modu xumean idazten du baina hainbat gai sakon landuko ditu: adiskidetasuna, deserriratzea, gerraren ondorioak, heriotzaren inguruko hausnarketa eta lagunen arteko desberdintasunak, beti ere haurren eta elkarren artean laguntzeko prest daudenen  ikuspegitik.

YouTube Preview Image Gehiago irakurri

13

Abe / 2012

Marikanta eta iñurriak, Mariasun Landa

Autorea:

Marikanta eta inurriak liburuaren azalaMariasun Landa, ilustrazioak: Jokin Mitxelena
Marikanta eta inurriak
Erein, 2012
32 orrialde, 11  €
ISBN 9788497467865

Aurtengo Durangoko azokan haurrentzako aurkeztu diren ipuinen artean Mariasun Landaren Marikanta eta inurriak aukeratu dut. Erein argitaletxeak kaleratu duen ipuin klasiko honek badu ikutu bereizi bat, bai Mariasunek idatzi duen bertsio berria eta baita ere Jokin Mitxelenak marraztu dituen irudiak ere.

Aurkezpen ekitaldiko grabazioa gomendatzen dizuet, bertan dituzue Iñaki Aldekoa, editorea, Mariasun Landa eta Jokin Mitxelena.