28

Urt / 2013

Paper festa, Anjel Lertxundi

Autorea:

Paper-festa liburuaren azalaAnjel Lertxundi
Paper-festa: Minimalia
Alberdania, 2012
277orrialde. 18,50 €
ISBN 9788498683721

Ihazko urte amaieran Anjel Lertxundik Paper-festa liburua kaleratu zuen. Mota askotako kontakizunak biltzen dituen lan honetan irakurleak hausnarketarako hainbat gai aurkituko ditu. Liburua jarraian edo norberak aukeratzen duen moduan  irakur daiteke eta lau atal nagusitan banatzen da:

1. Lubakiak, barne-muinetan. 2. Bizitza hizpide. 3. Erbinude zuriarena. 4. Heriotza, oinazearen aita.

Liburuaren irakurketan hainbat pasarterekin identifikatu naiz eta guztien arten  Ikusezina izenekoa aukeratu dut:

Gehiago irakurri

22

Urt / 2013

Abbadiaren sekretua, Fernando Morillo

Autorea:

Abbadiaren sekretua liburuaren azalaFernando Morillo
Abbdiaren sekretua
Gaumin, 2012
144 orrialde. 10,50 €
ISBN 9788493922948 10 urtetik aurrera

Alar eta Kaiet anaiak Hendaiako Abbadia eremu liluragarrian ezkutatzen
den misterioa argitu beharko dute. Badirudi zerbait beldurgarria gertatzen dela han, baina derrigorrez amona languntzera joan behar dute, hain zuzen   gerlariz jantzita eremuan sartu baita.
Abentura eta ritmo azkarra lehenengo kapitulutik, baita hizkera zaindua eta iradokitzailea. Bestetik Antton Abbadia pertsonaiak eta Abbadia eremuak egilearengan pizten duten miresmena kutsakorra da. “Eremua. Eremuak zerbait du. Esaiozue xarma, magia edo lilura. Edo dena batera. Ni beti sorgindu naute hango haritzek eta kaioek, hango
arratoi erraldoiek eta itsaslabarren kantek. Uraren eta lurraren arteko dantza. Eta gaztelu miragarria. Lainoz beteriko ipuin batetik ateratakoa zela iruditzen zitzaidan”.

  Gehiago irakurri

07

Urt / 2013

Dragoia, Arrate Egaña

Autorea:

Dragoia liburuaren azalaArrate Egaña. Ilustratzailea Marimar Agirre
Dragoia
Erein, 2011 16 €
978-84-9746-730-8 16 €
6 urtetik aurrera

Neska txinatarra da istorio honetako protagonista eta narratzailea. Berak, handitan, aitonari kometak egiten lagundu nahi dio. Gelakoek hori entzutean barre egiten diote, ez dutelako neska ondo hartzen, batez ere Lukenek, besteek baino ozenago egiten baitio barre “Gorroto nuen barre ozen eta kantari hura!”. Andereñoak harremana hobetu nahian elkarrekin lan bat egiteko agintzen die. Lukenek neskatilaren aitonaren jatetxean ezustekoa hartuko du, dragoi bat ote dago han?
Azkenean, Luken eta neska lagun bilakatuko dira eta kometak askatuko dituzte igandero. Mutilaren barrea orduan beste modu batekoa izango da “…barre ozen eta kantari hark liluratu egin ninduen.”
Indar handiko ilustrazioek eta testuak istorio ederra osatzeaz gain, hainbat gaiei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Gehiago irakurri