29

Api / 2013

Grandes esperanzas, Charles Dickens

Autorea:

Charles Dickens
Grandes esperanzas 
Galaxia Gutenberg, 2012
495 orrialde, 38,95 €
ISBN 9788415472445

Gaur gomendatu nahi dizuet liburu klasiko bat: Charles Dickens-en Grandes esperanzas.

Haurtzaroan, ahizpak eta biok, telebistan jarraitzen genituen Pip-en abenturak, bere itxaropena Estelaren maitasuna lortzeko eta orain aukera izan dut telesail haren oinarria izan zen liburua irakurtzeko. Bere jatorrian, liburua ere kapitulutan argitaratu zen, astekari moduan.
Havisham andereñoaren etxe ilun eta triste hark, gero hainbat jolas-parketako beldurrezko etxeen inspirazio izan dena, hunkitu egiten gintuen ahizpa eta biok. Bertako pertsonaiak ez dira ez, erraz ahazten diren horietakoak. Gehiago irakurri