08

Uzt / 2013

Intemperies (babes bila), Lourdes Oñederra

Autorea:

Intemperies liburuaren azalaLourdes Oñederra
Intemperies (babes bila)
Erein, 2013
194 orrialde 16,50 € E-book 9,60 €
ISBN 9788497468275


Aurten argitaratu berri den Intemperies, Lourdes Oñederra idazlearen bigarren eleberria da. Liburuaren protagonista nagusiak, Luzia Mendiluzek berrogeita hamar urte ditu, donostiarra da, hizkuntzalaria eta asko atsegin zaio Taka zakur haundiarekin hondartzan  paseatzea. Irudi hori da liburuaren azalean ikusten duguna.
Amodio eta bizitza orohar gai nagusia duen eleberri honetan, Luziak bere bikotearekin harremana hautsi du eta Madrilen Victor Belainde neurologoa ezagutuko du. Nobelaren hirugarren protagonista Eva da, neska gazte afasikoa, Victor neurologoarekin tratamenduan dabilena. Luziak, Victor eta psikologoarekin batera Evaren terapia saioetan egoteko aukera izango du, hizkuntzaritzan egiten ari den ikerketa bat lantzeko.

Amodioa eta harremanaz gain, eleberriaren beste gai nagusi bat egunerokotasuna da, nekea, bake beharra… bizitzaren zailtasunak. Evari “miresgarria iruditzen zaio egunerokotasunarekin aurrera egiteko jende arruntaren gaitasuna. Duintasun apal hori. Dotoretasun hori.” 87. orld.

Liburua irakurri aurretik aurkezpen eguneko bideoa lagungarria izatea espero dut.