19

Ira / 2013

Zientzia fikzioari buruzko literatur solasaldiak Egia Kultur Etxean

Autorea:

Dinamizatzailea: Juan Luis Díaz
Noiz: hileko lehenbiziko asteazkenean
Iraupena: ordubete
Tokia: Liburutegiko Heldu Sailean
Ordua: 18:30tan
Sarrera librea

Hastear dagoen kurtso berri honetan, Egiako Kulturetxe eta liburutegian irakurketa animatzeko ekintza berri bat proposatu nahi dizuegu. Zientzia fikzioari buruzko solasaldi programazio bat, alegia. Beste kulturetxeetan Literatura Handiari buruzko solasaldiak antolatzen dira urtero, bai ederki antolatuta gainera. Baina Egian monokuloa alde batera utzi eta gure alde pop eta frikia azaldu nahi dugu. Horrexegatik literatur genero berezi honetan murgildu nahi zaituztegu. Askotan generoko literaturak Literatura unibertsalaren anai txiki eta arraroa dela ematen du. Gure asmoa ordea hori horrela ez duela zertan izan eta Zientzia Fikzioak liburu handiak eman dituela aditzera ematea da. Eta eman ez balitu ere, behintzat oso tarte dibertigarri eta gogoangarriak oparitu dizkigula arro-arro esatea. Ez al da hori ospatzeko modukoa?

Gehiago irakurri

13

Ira / 2013

Liburu Dantzaren bigarren urteurrena

Autorea:

Jose Manuel Bielsa, Ana Azpiri Donostia San Sebastián : arkitekturak = arquitecturas = architectures
Nerea, 2013
265 orrialde 48 €                 ISBN 9788415042563

 

2011ko irailaren 13an Donostia Kulturako liburutegietako lankideok Liburu Dantza blogari hasiera eman genion eta gaur bi urte betetzen ditu. Azken urte honetan post 38 post idatzi ditugu, aurreko urtean baino 12 gutxiago eta zazpi lankide izan gara parte hartu dugunok. Gehienak helduentzako eleberrien gomendioak izan dira, baina haurrentzako ipuinak ere gomendatu dira, baita saiakera, artea, biografia eta Donostiari buruzko argitalpenak.

Hain zuzen, bigarren urteurrenaren post honetan Donostiako arkitekturari buruzko argazki liburu berri bat gomendatzen dugu. Nerea argitaletxeak kaleratu duen argitalpen dotore eta ikusgarriaren testua Ana Azpirirena da eta argazkiak, berriz, Jose Manuel Bielsarenak. Argazki zale eta arkitektura zaleentzat oso gomendagarria, liburutegietako Donostia bilduma saileko ale preziatua izatea espero dugu.