08

Ira / 2014

Ideas prácticas para animar a la lectura desde casa: manual para pequeños lectores, Fran Nuño

Autorea:

Ideas prácticas para animar a la lectura_NuñoIdeas prácticas para animar a la lectura desde casa : manual para pequeños lectores
Nuño, Fran.
Berenice, 2013
169 orrialde, 16€
ISBN:9788415441243

Zer egin dezakegu gure seme-alabak irakurle goiztiar eta onak bihurtzeko? Fran Nuño idazle izateaz gain, liburu dendari eta kultura dinamizatzaile da eta irakurketaren sustapena ongi ezagutzen du. Kasu honetan etxean irakurketa sustatzeko proposamenak egiten ditu. Liburuak, gaztelaniaz idatzia, 5-12 urte bitarteko haurrengan sormena bultzatzeko jarrai bide praktiko ugari proposatzen ditu, irakurketa, idazketa eta marrazkigintza bidez jarduera, joku eta ariketak proposatzen dizkigu.

04

Ira / 2014

Zientzia fikziozko literatur solasaldiak Egia liburutegian_S02

Autorea:

ZiFi A3 2014-2015Kaixo lagunak. Hemen gara berriz ere eta gurekin batera bueltan datoz… Egia Kultur Etxeko Liburutegian antolatzen ditugun Zientzia Fikzio Solasaldiak!!!. Badakigu zuetako askok lo egin gabe zaudetela azkeneko saioa ezkeroztik. Lasai horregatik, zuen erreguak ontzat hartuak izan baitira. Denboraldi honetan nobedadeak dakartzagu. Ez zaituztegu ibilaldian eramango, aita eskulapioen modura. Aldiz, film pare bat botako dizkizuegu. Bakeroenak? Ez, zientzia fikziozkoak (azpian kartelera dator). Aurreko denboraldian etorri zirenak suspenditu ditugu, aurten errepikatu dezaten. Etorri ez zinatenori, Braveheartek bere armadari bezala, harenga egiten zaituztegu, adoretu, Leturiaren egunkari ezkutua beste egun baterako utzi eta martetar literatura eta zinemaren ur sutsuetan murgildu zaitezten.

Gehiago irakurri