12

Aza / 2014

La lectura digital en las bibliotecas públicas: promoción y gestión del cambio

Autorea:

lectura digitalLa lectura digital en las bibliotecas públicas: promoción y gestión del cambio

María Pinto

Alfagrama, 2014

300 orrialde, 37,71 €

ISBN: 9789871305797

Informazio eta Komunikazio Teknologia berrien eragina liburutegien munduan errealitate bat da. Honen adibide, webgune sozialak, liburutegi digitalak eta irakurketa digitalaren tresna mugikorrak dira. Liburu honek liburutegiak betetzen duen rol bikoitza azpimarratzen du. Alde batetik, edukinaren eskuragarritasunaren bitarteko gisa (tresna, euskarri eta formatu berriak) eta bestetik, erabiltzailearen formakuntza eta informaziorako bidean laguntzaile moduan.

06

Aza / 2014

Egia Liburutegiko Zientzia Fikzio Solasaldia

Autorea:

bookcoverChina Miéville:   La ciudad y la ciudad. – La Factoría de Ideas, 2012. – 316 orrialde, 20,95 € e-book 3,99 €. – ISBN 9788498007688

ELZFSko (Egia Liburutegiko Zientzia Fikzio Solasaldia) abenduko saioan… China Miéville handia. Ez baduzue ezagutzen hementxe duzue aukera polita. Orain arte irakurri duzuen egilerik original eta probokatzaileena. Zalantzarik gabe. Pérez-Reverte konbentu batean ametituko lukete honen aldean. Eta gainera prezio berdinean mundu liluragarri eta fantastikoak ezagutuko dituzue. Etzazuela galdu! Abenduaren 3an, 18:30etan Egia liburutegian.

Gehiago irakurri