27

Urt / 2015

E-rakurleak: liburu digitalen irakurketa taldea

Autorea:

Donostia Kulturako liburutegiek Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean E-rakurleak, liburu digitalen irakurketa taldea sortu dute.

irakurketa_pantailetanE-rakurleak egitasmo berrian, irakurle helduek euskaraz idatzitako edukiak landuko dituzte. Goiatz Labandibar idazlearen gidaritzapean osatuko den taldeak urtarriletik ekaina bitartera bost irakurketa egingo ditu.

Urtarrila, Euli-giro, Uxue Alberdiren liburuko bi ipuin (Dena ez dago gure esku eta Kamera estenopeikoa).

Otsaila, Apirila, Iñigo Aranbarri

Apirila, Des-egiten, Ione Gorostarzu

Maiatza, Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria

Ekaina, Pololoak I. Poxpolinen lurrina, Patxi Gallego

Saio guztiak digitalak izango dira, urtarrilaren 15eko hasiera eta ekainaren 15eko itxiera saioa ezik.

Iritzi trukeak erakurleak blogean eta @erakurleak twitterreko profilean egingo dira, hurrenez hurren finkatu diren datetan: urtarrilak 26, otsailak, apirilak 13 eta maiatzak 11.