18

Abu / 2015

La revolución de la impresión 3D, Hod Lipson eta Melba Kurman.

Autorea:

La revolución de la impresión 3DLa revolución de la impresión 3D. Hod Lipson, Melba Kurman. Anaya, 2015. 316 orrialde 38,95€.  ISBN 9788441536531

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Zientzialariek diotenez 3D inprimagailuek (ia) edozer gauza sor dezakete eta hala adierazten zaigu Hod Lipson eta Melba Kurmanek idatzi duten La revolución de la impresión 3D liburuan. Arlo honetako ikertzaileekin lanean ibili ondoren, 3D inprimaketaren etorkizuna marrazten ahalegindu dira.

Gehiago irakurri

04

Abu / 2015

Beruna patrikan, Ander Izagirre

Autorea:

Plomo-cunbierta_lomo_1_fotoBeruna patrikan, Ander Izagirre
Libros del K.O., 2015
259 orrialde, 14,90€
ISBN 9788416001361

Uztaila Tour sasoia da. Siesta luzeak eta Xabier Usabiaga edo Perico Delgadoren marmar amaigabeak. Txitxarrak kanpoan kri-kri eta gu sofan etzanda gronf-gronf. Tarteka begi bat ireki eta txirrindulari ezezagun baten hortz estutuak edota mingain luzea ikusi, buelta eman eta lo zerraldo segitu. Gauzak horrela, azkenean Tour erdia, edo bi heren, galtzen dugu eta gero ezin gure ezaguera mugagabeaz tabernan harropuztu. Lasai, lagunok, horretarako dakartzagu gaur aurkezten eta gomendatzen dizuegun liburua, Beruna patrikan, Ander Izagirrek sinatua.

Gehiago irakurri