19

Urr / 2015

Erakurleak, irakurketa talde digitala

Autorea:

Sua falta zaigu, Katixa AgirreErakurleak, euskarazko irakurketa taldearen berezitasuna gailu digitaletan irakurtzea da. Udal liburutegietan dagoeneko eskura dugu liburu bilduma digital bat Eliburutegia izenekoa eta hemendik aurrera hilabetero liburu baten inguruan solasean aritzeko aukera izango dugu. Erakurleak bloga, eta Twitter eta Facebook sare sozialak izango dira solasaldirako tresna nagusiak.

2015-2016 denboraldian bederatzi liburu irakurriko dira:

Gehiago irakurri

13

Urr / 2015

Marikalanbre bizitzaren laborategian, Ana Galarraga

Autorea:

MarikalanbreMarikalanbre bizitzaren laborategian, Ana Galarraga  Elhuyar, 2014. 59 orrialde, 12 €.  ISBN 9788494296307

Liburuxka dibertigarri honek bi zati ditu: alde batetik Marikalanbreren abenturak kontatzen dizkigu ipuin moduan, hau, zientzialari eta ipuinaren protagonista da eta bestalde, erraz egiteko esperimentuak aurkezten dizkigu, era dibertigarri batean zientzia ezagutarazteko gaztetxoei.

Liburua 16 ataletan dago zatituta eta hauetako bakoitzan Marikalanbre, amona Txinparta eta beste lagunen abenturak kontatzen dizkigu joko zientifiko baten laguntzaz, etxean egin ahal izateko. Zer materialak behar ditugun esaten digu, eman behar diren urratsak eta azkenik zientifikoki zer gertatu den argitzen digu: flotazioa, tenperatura, elektrizitate estatikoa… Gehiago irakurri