10

Aza / 2015

Bribones 1: La maldición de la gallina

Autorea:

56241204101_gBribones 1: la maldición de la gallina, El Torres. Dibbus, 2014. 1 v. 16 €. ISBN 9788415850632

Egile ezezagunak aurkitu eta literatur esperientzi berriak bizitzea beti da pozgarria. Uste dut piska bat maitemintzea bezalakoa dela. Baina hori edozein artelanetan horrela bada, are gehiego nire ustez komikien arloan. Izan ere, nire kasuan behintzat, ez da oso ohikoa bertan zirrara sentitzea. Komikiak irakurtzea badu haurtzaroko bizipenekin halako lotura non behin eta berriz garai hartako emozioak gogora ekartzen saiatzen garen. Eta askotan modu mekanikoan irakurtzen ditugu, betiko topikoak haintzat hartuz eta beraien aurrean makurtuz. Bueno, gutxienez artea gelditzen zaigu behinik behin. Marrazkiak begiztatzea beti da esperientzi artistiko bat, nahiz eta istorioak porrot egin.

Gehiago irakurri

03

Aza / 2015

La catedral de Turing, George Dyson

Autorea:

La catedral de Turing, George DysonLa catedral de Turing: los orígenes del universo digital, Geoge Dyson. Debate, 2015. – 555 orrialde, paperean: 28,40 € E-Book: 12,34 €. – ISBN 9788499922508

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

George Dyson (Ithaca, New York, 1953), zientziaren historian aditua, txikitatik bizi izan zen zientzialariz inguratua. Freeman Dyson, fisikaria eta Verena Huber-Dyson, matematikariaren semea, Esther Dyson teknologi analistaren neba da. Aita katedratikoa zen Princetoneko Institute for Advanced Study (IAS) delakoan eta Georgesek han bizi izan zuen haurtzaroa.

Hamasei urte bete zituenean zientzia girotik ihes egin nahi izan zuen, eta kayak kanoen zalea izanik Columbia Britainiarrera joan zen kayak kanoen mundua ezagutu eta ikertzera. Kanadan hogei urte igaro zituen eta bere lehen liburuan Baidarka (1986) izenekoan, aleutiarren kayak kanoen historia eta garapena aztertzen du.

Gehiago irakurri