20

Abe / 2016

Big Data y el Internet de las cosas: qué hay detrás y cómo nos va a cambiar, Mario Tascón, Arantza Coullaut

Autorea: arantxa

Big Data y el Internet de las cosas, Mario Tascón y Arantza CoullautBig Data y el Internet de las cosas: qué hay detrás y cómo nos va a cambiar, Mario Tascón, Arantza Coullaut. Los Libros de la Catarata, 2016. 126 orrialde, 14 €. ISBN 9788490970744

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Ingelesez Big Data, euskaraz Datu Handiak, behin eta berriro entzuten dugun terminoa da, baina zer dira zehazki Datu Handiak? Mario Tascón eta Arantza Coullaut kazetariak eta Interneten adituak idatzi duten liburuak argibide interesgarriak ematen dizkigu.

Liburuak bost atal ditu:

  • Zer dira Datu Handiak?
  • Datuen ikusgarritasuna
  • Eremu eta industri eraldatuak
  • Gure eguneroko bizitzan duten eragina
  • Gauzen Internetan ordua

Datu Handiak edo makrodatuak, informazioaren teknologian eta komunikazioan erabiltzen den terminoa da, konplexutasun handiko datu multzoentzat, ohiko sistema informatikoekin prozesatzea zaila denean. Datu Handiak lau ezaugarri nagusi dituzte:

  • Abiadura: Datu Handiak abiadura handian sortu, prozesatu eta mugitzen dira.
  • Aldaera: mota guztietako datuak aurkituko ditugu, besteak beste, testuak, bideoak, audioa eta lokalizazioak.
  • Tamaina: administrazioek eta enpresak datu kopuru handiak dituzte.
  • Bistaratzea: datuen emaitzak modu ulergarrian bistaratzea da Datu Handien beste ezaugarri bat. Bistaratzeak geroz eta garrantzi handiagoa hartu du. Datu Handiak zabalkunderako eta analisirako dira interesgarriak.

Datu Handiak eta Gauzen Interneta (ingelesez Internet of Things, IoT) elkarren arteko lotura handia duten kontzeptuak dira. Konparaketa bat eginez, adituek diote Datu Handiak petrolioa direla eta Gauzen Interneta berriz, petrolio hori prozesatzen den ekosistema. Gutako bakoitzak soinean edo gurekin daramazkigun sensoreek etengabe informazioa jaso eta emititzen dute. Internet of Things terminoa, Kevin Ashton Massachusetts Teknologi Institutuko (MIT) ingeniariak sortu zuen 1999an, RFID (Radio Frequency Identification Device) Irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa, eta Internet arteko loturaz hitz egiteko.

Irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa, pegatina antzeko etiketa bat da eta leku askotan dago, adibidez erosten ditugun eta erabiltzen ditugun gauzetan, etxeko tresnetan, soinean egiten diren inplanteetan. Liburuan zehar Gauzen Internetaren aurrerapausoak eta oztopoak ere azpimarratzen dira, amaierako hiztegiak asko laguntzen du kontzeptuak ondo ulertu eta sakontzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude