20

Eka / 2017

IrakurLee: udan irakurtzeko liburuen gida berria

Autorea:

IrakurLee 2017Donostia Kulturakoko liburuzainek udan irakurtzeko liburuen gomendio gida berri bat prestatu dute. Azken hamabi hilabeteetan argitaratuak izan diren liburuen artean 120 izenburu aukeratu dira, 60 euskaraz idatziak eta beste 60 gaztelaniaz idatziak. Liburuak adin guztietako irakurleei zuzenduak daude, hau da, 0tik 100 urte bitartera eta haurrei zuzenduak adinaren arabera sailkatuak agertzen dira.

Gehiago irakurri

17

Eka / 2017

Gerrak ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksievitx

Autorea:

Gerrak ez du emakume aurpegirik, Aleksievtx Svetlana Gerrak ez du emakume aurpegirik, Svetlana Aleksievitx

Elkar, 2017

286 orrialde, 22 €

ISBN: 978-84-9027-700-3

San Jeronimo aretoan hilabetero egiten diren literatur solasaldiek etenaldia izaten dute uztailean eta abuztuan, baina dagoeneko prest dago irailetik aurrerako egitaraua. Euskarazko liburuen iraileko solasaldia hilaren 12an egingo da, arratsaldeko 19:30ean Iñigo Aranbarriren gidaritzapean Svetala Aleksievitx idazle bielorrusiarraren Gerrak ez du emakume aurpegirik liburuaren inguran, non II. Mundu Gerran ibilitako emakumeen testigantzak jasotzen dira. Erreportajearen generoari eman zaion lehenengo Nobel Saria da eta Iker Sanchok errusieratik euskarara itzuli du.

13

Eka / 2017

Booktuberboom lehiaketa

Autorea:

Liburu Dantza liburuen gomendioen blog bat da baina oraingo honetan salbuespen dat egingo dut. Content curation para la dinamización de personas usuarias y promoción de la biblioteca CC-EUS ikastaroa egiten ari naiz eta ariketa praktikoen artean idatzi behar dudan posta blog honetan argitaratuko dut.  Aukeratutako gaia Booktuberboom lehiaketa da.

Booktuber lehiaketak arrakasta handia lortzen ari dira liburuak irakurri eta irakurritakoaren iruzkinak sare sozialetara igotzen dituzten gazteen artean.

Gehiago irakurri