13

Eka / 2017

Booktuberboom lehiaketa

Autorea: arantxa

Liburu Dantza liburuen gomendioen blog bat da baina oraingo honetan salbuespen dat egingo dut. Content curation para la dinamización de personas usuarias y promoción de la biblioteca CC-EUS ikastaroa egiten ari naiz eta ariketa praktikoen artean idatzi behar dudan posta blog honetan argitaratuko dut.  Aukeratutako gaia Booktuberboom lehiaketa da.

Booktuber lehiaketak arrakasta handia lortzen ari dira liburuak irakurri eta irakurritakoaren iruzkinak sare sozialetara igotzen dituzten gazteen artean.

Duela hilabete pare bat Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako Booktuberboom egitasmoa kaleratu zuten, Euskadin Booktuber plataforma bat sortzeko helburuarekin.

Booktube bat Youtuben zintzilikatzen den bideo bat da, liburu baten inguruko iruzkinenkin. Bideo grabazio hauen helburua liburuen gomendioak egitea da.

Maiatzean zehar kedadak egin dira Arrasate, Tolosa eta Deustuko liburutegietan eta laister irailerako kedada berriak iragarriko dira. Mattin Zeberio, tolosar youtuber gaztea da kedada hauen dinamizatzailea, bertan booktube bat nola egin ikasten da eta grabazio lan praktikoak egiten dituzte.

Izena emateko epera 2017ko urriaren 24ean bukatzen da. Lehiaketaren oinarriak Booktuberboom blogean eta liburutegi publikoetan eskura daude.

Irakurketa Sareko liburuzainek gazteak lehiaketan parte hartzera animatzen dituzte. Eva Alberdi, Eibarko Liburutegiko arduradunak, … eta kitto! aldizkarian egitasmoaren oinarriak azaltzen ditu eta gazteei gomendio bat egiten die. Udako oporretan euskaraz idatzitako liburu bat irakurri dezatela eta ondoren bideo batean liburuari buruzko iritzia grabatzea.

Galtzagorri Elkartea Euskadiko Liburutegi Sarearekin elkarlanean gazteen artean eta baita haurren artean ere irakurketa sustatzeko lan handia egiten ari dira. 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude