X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Intxaurrondo Kultur Etxeko gaztelaniazko literatur solasaldiak: 2017ko bigarren deboraldia

Submundo, Don DeLillo

Intxaurrondo Kultur Etxean Iñaki Urdanibiaren gidaritzapean XX. mendeko zenbait berebiziko klasiko zikloa antolatu da. Saioak hilean behin izaten dira arratsaldeko 19:00etan.

Urriaren 19an, Don DeLillo idazlearen Submundo
Azaroaren 16an, Clarice Lispector idazlearen La hora de la estrella
Abenduaren 14ean, Malcolm Löwry idazlearen Bajo el volcán

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

Kontakizun laburren solasaldia Casares-Tomasene Kultur Etxeko Liburutegian, 2017ko denboraldia

Amado amo, Rosa MonteroAltzako Casares-Tomasene Kultur Etxeko Liburutegiak kontakizun laburren gaztelaniazko solasaldi saioak antolatu ditu. Datorren urritik aurrera eta Ana Merinoren gidaritzapean arratsaldeko 18:00etan hainbat kontakizun labur irakurriko dira.
Urriaren 18an Rosa Monteroren Amado amo
Azaroaren 22an Pío Barojaren Vidas sombrías
Abenduaren 20an Mario Benedettiren La tregua

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

Literatur solasaldiak frantsesez, 2017ko bigarren denboraldia

David Golder, Irène NémirovskyLiburutegi Nagusiko frantsesezko literatur solasaldiak Fermin Calbetón kaleko Haur Liburutegian egin ohi dira. Miren Garmendiaren gidaritzapean, hilabetean behin antolatzen dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Dagoeneko prest dago urria-abendua bitarteko programazioa.

Urriaren 16an, Irène Némirovskyren David Golder

Azaroaren 20an, Annie Ernaux idazlearen La place

Abenduaren 18an, Antoine Leiris idazlearen Vous n’aurez pas ma haine

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu eskuragarri egon ohi dira Donostia Kulturako liburutegietan.

Aiete Kultur Etxeko literatura eta zinea solasaldiak: 2017ko bigarren deboraldia

Doctor ZhivagoAiete Kultur Etxean literatura eta zinea solasaldiak antolatzen dira, Lola Arrieta eta Fernando Mikelajauregiren gidaritzapean.

Urriaren 5ean Boris Pasternaken El doctor Zhivago liburuaren solasaldia egingo da eta hurrengo egunean, 6an Sergei M. Eisenstein pelikula ikusiko da.

Azaroaren 9an, Franz Kafkaren El proceso liburua eta abenduaren 14an berriz, Primo Leviren Si esto es un hombre. Bi solasaldi hauen ondoren egunetan ikusiko diren pelikulak zehaztu gabe daude, baina laister jakinaraziko dira. Solasaldi guztiak 19:00tan izango dira.

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeko gaztelaniazko literatur solasaldiak, 2017ko bigarren denboraldia

Cien años de soledad, Gabriel García MárquezAmarako Ernest Lluch Kultur Etxean Javier Minak gidatzen duen literatur solasaldien programazioan hiru liburu agertzen dira:

Urriaren 11n, Gabriel García Márquezen Cien años de soledad

Azaroaren 8an, Javier Maríasen Los enamoramientos

Abenduaren 13an, Leïla Slimaniren Canción dulce

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

“Literatura eta kafea” Lugaritz Kultur Etxean, 2017ko bigarren denboraldia

Elkarrekin esnatzeko ordua, Kirmen UribeAntiguako Lugaritz Kultur Etxean Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldiak antolatzen dira hilabetean behin arratsaldeko 17:00etan.

Prest dago denboraldi honetako programazioa:

Urriaren 9an, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua

Azaroaren 6an, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri

Abenduaren 4ean, Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

Gaztelaniazko literatur solasaldiak Liburutegi Nagusian, 2017ko bigarren denboraldia

La ridícula idea de no volver a verte, Rosa MonteroLiburutegi Nagusiaren San Jeronimo aretoan gaztelaniazko solasaldi saioak egiten dira hilabetero, azkenengo asteartean. Irailetik aurrera eta Amaia Garcíaren gidaritzapean jarraian aipatzen diren liburuen solasaldiak egingo dira. Hasiera ordua: 19:30
Irailaren 26an Rosa Monteroren La rídicula idea de no volver a verte
Urriaren 24ean Mariana Enríquezen Las cosas que perdimos en el fuego
Azaroaren 28ko liburua aurrerago iragarriko da
Abenduaren 19an Cynthia Ozicken El chal