12

Ira / 2017

“Literatura eta kafea” Lugaritz Kultur Etxean, 2017ko bigarren denboraldia

Autorea: arantxa

Elkarrekin esnatzeko ordua, Kirmen UribeAntiguako Lugaritz Kultur Etxean Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldiak antolatzen dira hilabetean behin arratsaldeko 17:00etan.

Prest dago denboraldi honetako programazioa:

Urriaren 9an, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua

Azaroaren 6an, Arantxa Iturberen Koadernoa zuri

Abenduaren 4ean, Iñaki Petxarromanen Kearen fiordoa

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude