16

Urr / 2017

Groseko Okendo Kultur Etxeko Literatur txokoa, 2017ko bigarren denboraldia

Autorea:

Heridas crónicas, Karmele JaioGroseko Okendo Kultur Etxean Ana Merinok dinamizatzen duen Literatur txokoak, bi ezaugarri berezi ditu: ipuin laburrak irakurtzen dira eta solasaldiak eguerdiko 12:00etan izan ohi dira.

Urriaren 25ean, Karmele Jaioren Heridas crónicas bildumako hiru izenburu izango dituzte irakurgai: El vuelo congelado, Lo que tú quieras eta Ofertas en el supermercado.

Azaroaren 29an, Dorothy Parkerren Narrativa completa liburuko: Una rubia imponente, Una llamada telefónica eta El banquete de las palabras.

Abendua 20an, Haruki Murakamiren Sauce ciego,mujer dormida liburuko: El séptimo hombre, Conitos, El espejo, El hombre de hielo eta Un día perfecto para los canguros.

Saioak edonorentzat irekiak izango dira. Baldintza bakarra aldez aurretik liburuak irakurtzea da. Liburu guztiak eskuragarri daude Donostia Kulturako liburutegietan eta kasu batzuetan eLiburutegia plataforma digitalean ere deskargatu daitezke.