07

Mar / 2017

#Hiperconectados, Lucía Taboada

Autorea:

Hiperconectados, Lucía Taboada#Hiperconectados, Lucía Taboada
Planeta, 2015
180 orrialde, 15 €, e-book 9,98 €
ISBN 9788420423944

Post hau Zienzia Kaieran argitaratu zen.

Lucía Taboada @TaboadaLucia, kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta  ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika ataletan pantailen mundu zabalari errapasoa ematen dio: sare sozialak, sare sozialetako hizkera, Interneten eta Interneti esker egiten ditugun gauzak, wifia, pantailaren menpekotasuna, whatsappa, exhibizionismo birtuala, youtuber belaunaldia, giffak eta memeak, eta liburuaren amaieran, etorkizunera hurbiltzen gaitu.

Gehiago irakurri

04

Urt / 2017

Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes, Albert Cortina, Miquel-Ángel Serra

Autorea:

Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes, Albert Cortina, Miquel-Ángel SerraHumanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes, Albert Cortina, Miquel-Ángel Serra
Ediciones Internacionales Universitarias, 2016
413 orrialde, 24 €
ISBN   9788484693383

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen.

Orain dela ia urtebete Zientzi Kaiera blog honetan Albert Cortina eta Miquel-Àngel Serraren beste liburu bat aipatu nuen, Gizakiak ala postgizakiak?, ¿Humanos o posthumanos? (2015). 2016an argitaratu duten  “Humanidad: desafíos éticos de las tecnologías emergentes” bigarren liburu honetan, lehen aipatzen ziren ideia nagusiak berresten dira, egileek eztabaida gaiak aipatzen dituzte eta etorkizunari begira ikuspegi baikorra ematen dute.

Gehiago irakurri

23

Aza / 2016

Elur bustia, Pello Lizarralde

Autorea:

Elur bustia, Pello LizarraldeElur bustia, Pello Lizarralde
Erein, 2016
125 orrialde, 15  €
ISBN 9788491091271

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956) idazlea eta irakaslea, Iruñean bizi da gaur egun.
Gaztetan poesia idazten hasi zen eta 1978an Hilargiaren hotzikarak argitaratu zuen. Ordudanik narratibara dedikatu da: E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean (1984), Hatza mapa gainean (1988) Sargori (1994), Un ange passe-isilaldietan (1998), Larrepetit (2002), Iragaitzaz -ilunbistan (2008) eta Orbanak (2012). Elur bustia da bere azken eleberria.

Gehiago irakurri

28

Ira / 2016

Beti oporretan, Harkaitz Cano

Autorea:

Beti oporretan, Harkaitz Cano Beti oporretan, Harkaitz Cano
Susa, 2015
 203 orrialde, 18 €
ISBN 9788492468799

Harkaitz Canoren Beti oporretan ipuin bilduma izango dute solasgai Lugaritz Kultur Etxeko Literatura eta Kafea saioan urriaren 3an arratsaldeko 17:00etan, Maite Gonzalez Esnalek gidatuko duen solasaldian.

Sarrera librea da, liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegia plataforma digitalean.

Gehiago irakurri

01

Ira / 2016

Literatur solasaldien egutegia, 2016ko iraila-abendua

Autorea:

Hauts haietatik, Unai VillenaIrail honetan abiatuko dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Gehiago irakurri

23

Abu / 2016

Mrs. Hemingway, Naomi Wood, Garazi Goia eta Edorta Jimenez

Autorea:

Mrs Hemingway, Naomi WoodMrs. Hemingway, Naomi Wood
Txalaparta, 2016
427 orrialde, 19,40 €
ISBN 9788416350520

Irailaren 1ean goizeko 12:00etan Mrs. Hemingway liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da Donostiako Udal Liburutegi zaharrean (Konstituzio plaza 1, 2. solairua).

Naomi Wood, idazleak eta Garazi Goia, liburuaren itzultzaileak egingo dute aurkezpena, Mikel Soto, Txalaparta argitaletxeko ordezkariarekin batera. Ondoren, Edorta Jimenezek Hemingway eta Euskal Herriaren arteko harremana azalduko du.

Gehiago irakurri

28

Eka / 2016

Einstein: una biografía dibujada, Corinne Maier, Anne Simon

Autorea:

Einstein, una biografía dibujadaEinstein: una biografía dibujada                         Corinne Maier eta Anne Simon
Norma, 2015
62 orrialde, 16 €
ISBN 9788467920949

 

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen

Denok ezagutzen dugu Albert Einstein (1879-1955), XX. mendeko zientzialari handienetako bat. Fisikaria eta matematikaria izan zen eta haren teoriek filosofian ere eragin handia izan zuten. Einsteinen aurkikuntza zientifikoak liburuetan ikasi izan ditugu baina esango nuke bere bizitza ez dugula gehiegi ezagutzen nahiz eta argitalpenak ugariak izan. Komiki honek berezitasun bat dauka, Einsteinen bizitzara modu grafiko batean hurbiltzeko aukera ematen digu.

Gehiago irakurri

31

Mai / 2016

e-Renovarse o morir, Silvia Leal

Autorea:

e-Renovarse o morir, Silvia Leale-Renovarse o morir: siete tendencias digitales para convertirse en un líder digital, Silvia Leal
Editorial Empresarial, 2015
203 páginas, 19,90 €
ISBN 9788483562697 

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen

Mundu digitalak erabat harrapatuak bizi gara. Gaur egun oso lanbide gutxi dira eremu digitaletik kanpo daudenak eta eremu horretan aurrera egiteko lidergo mota berriak sortzen ari dira. Liburu honetan Silvia Leal (1971) adituak dio profesionaliki aurrera egiteko lidergo digitala ezinbestekoa dela.

Gehiago irakurri

18

Mai / 2016

Bookfacefriday: ostiraletan liburuek gure aurpegien antza hartzen dute

Autorea:

Páginas de viaje, Paullina SimonsBookfacefriday Nueva Yorkeko Liburutegi Publikoak 2014ean sortu zuen ekimen bat da. Bertako arduradun bat, Morgan Holzer, Nueva Yorkeko Liburutegia sare sozialetan nola saldu zitekeen aztertzen hasi zen eta liburutegiko liburuetan oinarritzea erabaki zuen. Aurretik Sleeveface ekimena ezagutzen zuen, diskoen azalak erabili aurpegia ordezkatzeko, eta gauza bera liburuekin egitea erabaki zuen #bookfacefriday traolarekin.

Ordudanik ostiralero liburuzain, liburu denda eta irakurle anonimoek mila argazki argitaratu dituzte Morgan Holzerrek Nueva Yorkeko Liburutegi Publikoan asmatu zuen ideiarekin. Orohar Instagram da gehien erabiltzen den sarea baina Twitter eta Facebok ere erabili ohi dira.

Gehiago irakurri