21

Abe / 2011

Xabier Lete, (Auto)biografia bat

Autorea:

Liburuaren azala

Xabier Lete
(Auto)biografia bat
Alberdania, 2011
214 orrialde. 18,50 €
ISBN 9788498683295

Xabier Leteren (1944-2010) heriotzaren urteurrenean Inazio Mujika Iraolak hainbat elkarrizketa, artikulu, eta testu autobiografikoetan oinarritutako (Auto)biografia bat liburua prestatu du. Atalez atal, Xabier Lete bera izango da lehen pertsonan bere haurtzarotik hasi eta bizi izandako ibilbidearen berri emango diguna: kantagintza eta Ez Dok Amairu taldea, poesia, bizitza politikoa, kulturgintza, sinismena eta erlijioa, hainbat gai jorratzen ditu. Gehiago irakurri

20

Ira / 2011

Kristobal Balentziaga maisuaren eratzea

Autorea:

Kristobal Balentziaga liburuaren azalaCristóbal Balenciaga: maisuaren eratzea
Miren Arzalluz
Gipuzkoako Foru Aldundia, Nerea argitaletxea. 2011
301 orrialde. 38 €

Kristobal Balenziagaren inguruan hainbat liburu eta ikerketa egin dira. Aurten gainera Getariako Museoa zabaldu da eta testuinguru horretan argitalpen berri bat aipatu nahi nuke, hain zuzen, Miren Arzalluzek idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nerea argitaletxearen eskutik kaleratua izan dena.

Liburu honen atzean ikerketa lan sakona dago, Miren Arzalluzek lehen mailako iturriak aztertu ditu, bereziki, XX. mende hasierako egunkari eta aldizkariak. Ikuspegi horretatik oso interesgarria da liburuak egiten duen ekarpena, bereziki, Balenziagak Donostian lan egin zuen denboraldiari dagokiona, gerra zibila aurreko urteetan. Gehiago irakurri