28

Eka / 2016

Einstein: una biografía dibujada, Corinne Maier, Anne Simon

Autorea:

Einstein, una biografía dibujadaEinstein: una biografía dibujada                         Corinne Maier eta Anne Simon
Norma, 2015
62 orrialde, 16 €
ISBN 9788467920949

 

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen

Denok ezagutzen dugu Albert Einstein (1879-1955), XX. mendeko zientzialari handienetako bat. Fisikaria eta matematikaria izan zen eta haren teoriek filosofian ere eragin handia izan zuten. Einsteinen aurkikuntza zientifikoak liburuetan ikasi izan ditugu baina esango nuke bere bizitza ez dugula gehiegi ezagutzen nahiz eta argitalpenak ugariak izan. Komiki honek berezitasun bat dauka, Einsteinen bizitzara modu grafiko batean hurbiltzeko aukera ematen digu.

Gehiago irakurri

16

Ots / 2016

Hanzô, Vol. 1: El camino del asesino, Kazuo Koike, Goseki Kojima

Autorea:

hanzoHanzo, vol. 1: El camino del asesino, Kazuo Koike, Goseki Kojima
ECC, 2014
461 orrialde, 14,20 €
ISBN 9788416255146

Ez nintzen ni manga zalea (japoniar jatorriko komikia), aitortu beharra dut. Katsuhiro Otomoren Akira famatua gaztetan irakurri nuen eta baita berarekin liluratu ere, baina harrezkeroz oso gutxitan errepikatu dut ekialde hurrunarekin hartuemana. Lehengo batean Taniguchiren Barrio lejano maisu lana irakurri ostean, zor historiko hau nola hala kitatu behar nuela neure buruari agindu nion. Orduan, Hanzo vol. 1: El camino del asesino neure bidean gurutzatu zen. Eta mangarekiko nire harremana betirako aldatu zen. Onerako, jakina.

Gehiago irakurri

09

Ots / 2016

Literatur solasaldien 2016ko lehen sei hilabeteko programa

Autorea:

Beti oporretan, Harkaitz CanoAtzerapen txiki batekin bada ere albiste honetan Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldien 2016ko lehen sei hilabeteko egitaraua aurkeztuko dugu. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Gehiago irakurri

10

Aza / 2015

Bribones 1: La maldición de la gallina

Autorea:

56241204101_gBribones 1: la maldición de la gallina, El Torres. Dibbus, 2014. 1 v. 16 €. ISBN 9788415850632

Egile ezezagunak aurkitu eta literatur esperientzi berriak bizitzea beti da pozgarria. Uste dut piska bat maitemintzea bezalakoa dela. Baina hori edozein artelanetan horrela bada, are gehiego nire ustez komikien arloan. Izan ere, nire kasuan behintzat, ez da oso ohikoa bertan zirrara sentitzea. Komikiak irakurtzea badu haurtzaroko bizipenekin halako lotura non behin eta berriz garai hartako emozioak gogora ekartzen saiatzen garen. Eta askotan modu mekanikoan irakurtzen ditugu, betiko topikoak haintzat hartuz eta beraien aurrean makurtuz. Bueno, gutxienez artea gelditzen zaigu behinik behin. Marrazkiak begiztatzea beti da esperientzi artistiko bat, nahiz eta istorioak porrot egin.

Gehiago irakurri

22

Ira / 2015

Literatur solasaldien egutegia, 2015eko iraila-abendua

Autorea:

IrakurketaIrail honetan abiatu dira Donostia Kulturako liburutegi eta kultur etxeetan helduentzako antolatzen diren literatur solasaldiak. Liburutegi Nagusian eta Aiete, Egia, Ernest Lluch (Amara), Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetako liburutegietan hilabetero hainbat doako saio egiten dira. Bete beharreko baldintza bakarra solasaldirako aukeratua izan den liburua aldez aurretik irakurtzea da.

Gehiago irakurri