06

Abu / 2012

Viajes y otros viajes, Antonio Tabucchi

Autorea:

Antonio Tabucchi
Viajes y otros viajes

Anagrama, 2012

267orrialde
. 17,90 €
ISBN 9788433978325

Antonio Tabucchiren liburu hau sorpresa oso atsegina izan da niretzat. Orain arte kontakizun laburrak eta eleberriak irakurri izan dizkiot eta azken horien artean Pereirak dioenez da niretzat ezagunenetako bat. Viajes y otros viajes argitalpen hau berriz ez da eleberri bat, kronika antzeko liburua baizik, irakurriz bidaiatzeko aukera ematen diguna. Oraingo honetan Tabucchik bidaiari nekaezinaren aurpegia agertzen digu eta horretaz gain bisitatu dituen lekuetako literaturan murgiltzen gaitu, literatura eta bidaiak uztartuaz.

Tabucchik bidaiak egiterakoan oso leku bereiziak aukeratzen zituen, horien artean Frantziako Languedoc herrialdean dagoen Sète aipatuko nuke, Montpellierretik hurbil. Sètekoak dira Georges Brassens eta Paul Valéry. Tabucchik Sèteko itsas hilerria bisitatzea gomendatzen du, bertan dago hilobiratua Paul Valèry poeta handia. Azpimarragarria Portugali buruzko atal osoa, hain zuzen, Tabucchik mirestu zuen lurraldea izan zena. Amaitu aurretik Donostiaren aipamena azaldu nahi dut,  En tierras vascas para ver el viento da kapituluaren izenburua. Haizea ikustera etorri ote zen? Pasarteak Eduardo Chillidaren miresle handia izan zela eta Haizearen Orrazia bisitatu zuela frogatzen digu:

Gehiago irakurri

09

Aza / 2011

Azukre xehea gatz larria, Mikel Hernandez Abaitua

Autorea:

Azukre xehe gatz larria liburuaren azalaMikel Hernandez Abaitua
Azukre xehea gatz larria: oroitzapen autobiografiko-sentimentalak
Alberdania, 2010
156 orrialde. 15,80 € e-book 11,06 €
ISBN 9788498682434


Mikel Hernandez Abaituaren (Gasteiz, 1959) liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dizkigu, hain zuzen, egileak zuzenean ezagutu  izan zituenak. Gehiago irakurri