X

Envía tus recomendaciones

Participa en nuestro blog

Elur bustia, Pello Lizarralde

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956) idazlea eta irakaslea, Iruñean bizi da gaur egun.
Gaztetan poesia idazten hasi zen eta 1978an Hilargiaren hotzikarak argitaratu zuen. Ordudanik narratibara dedikatu da: E pericoloso sporgersi. Zuri beltzean (1984), Hatza mapa gainean (1988) Sargori (1994), Un ange passe-isilaldietan (1998), Larrepetit (2002),Iragaitzaz -ilunbistan (2008) eta Orbanak (2012). Elur bustia da bere azken eleberria.
«Zakurra industrialdeko errepidea zeharkatzen hasi zen eguzkipean. Azken pabiloiaren pareko zabortegitik jaitsi zen, eta asfaltoa zapaldu eta gero burumakur, mingaina kanpoan jarraitu zuen, kemen apurrak hurrengo urratsean jarrita» 7. orld.
Elur bustia, Liburutegi Nagusiko solasaldian aztertuko da datorren abenduaren 13an, arratsaldeko 19:30ean San Jeronimoko sotoan. Saioak edonorentzat irekiak dira eta Iñigo Aranbarri da dinamizatzailea.