05

Api / 2016

Los reyes del jaco, Vern E. Smith

Autorea:

jacoLos reyes del jaco, Vern E. Smith
Sajalín, 2015
267 orrialde, 20 €
ISBN 9788494236785

Ugari dira drogaren unibertsoa jorratzen duten eleberri eta filmak. Gehienak, genero poliziakoan bildu ohi dira. Baina nik heuren genero propioa izendatuko nuke, drug-lit edo antzeko zerbait (amerikanoek dagoeneko etiketa sortu ez ote duten ez naiz fio). Zehatzagoa izateko, azpigenero bat eta guzti asmatuko nuke, drogaren soziologiarena (drug-people-lit?). Bertan Trainspotting, Ciego de nieve, Salvajes, edota El poder del perro bezalako deskribapen garratzak sartuko nituzke. Eta denetan aitzindari, gure gaurko gomendioa, Vern E. Smithen Los reyes del jaco.

Gehiago irakurri

15

Mar / 2016

Imperios del mar: la batalla final por el Mediterráneo (1521-1580), Roger Crowley

Autorea:

CrowleyImperios del mar: la batalla final por el Mediterráneo (1521-1580), Roger Crowley
Ático de los libros, 2013
420 orr., 26,50€
ISBN 9788493971939

Normalean, historia liburu bat irakurtzerakoan, nork bere jakinduria hedatu, datuak bilatu edo tankerako ariketa intelektualak burutzea bilatzen du. Ez da ohikoa dibulgaziozko idazkiak emozioak eragitea. Noizean behin, ordea, miraria gertatu ohi da. Adibide gisa, arestian gomendatutako Javier Negrete eta bere erromatarren kontakizunak. Oraingoan, berriz, Roger Crowley historialari britainiarra dator kategoria honetan sartzera.

Gehiago irakurri

01

Mar / 2016

Familias digitales, Alfredo Abad Domingo

Autorea:

Familias digitales, Alfredo Abad DomingoFamilias digitales, Alfredo Abad Domingo
Palabra, 2015
187 orrialde 11,78 € Ebook: 7,49 €
ISBN 99788490612088

Repost Zientzia Kaiera: Post hau jatorriz Zientzia Kaieran argitaratu zen

Alfredo Abad Domingo (Madrid, 1961)  @AlphesTic,  fisikaria, zientzia dibulgatzailea eta irakaslea, CuriositaTICS blogaren sortzailea da, non informazio eta komunikazio teknologien inguruko aplikazioaz eta hezkuntza ikuspuntuko  hausnarketaz dihardu.

Gehiago irakurri