Gaur egun bizi dugun krisialdi kontestua, eta etengabeko mehatxuak 2012 urtera begira izango ditugun murrizketak direla eta, gogora etorri zait irakurri berri dudan gertakari interesgarri bati buruzkoa. Bibliomancienne blogean agertu da, eta sare sozialek indar politikoen aurrean duten eragina azalarazten du: Toronton hiritarren mobilizazioak liburutegi publikoko itxiera agindua bertan behera uztea lortu du. Sare sozialetan oinarritu dira asmo horri bultzada emateko eta hainbat kanadiar idazleen laguntza ere izan dute, Margaret Atwoodena, besteak beste. Aipaturiko post horren izenburua da: “Torontoko liburutegi publikoek murrizketak saihesten dituzte ingurune sozialen ekositema berri batean”, 2011ko irailaren 21ean plazaratua.
04
Aza / 2011
Liburutegi publikoak eta krisialdia.Torontoko kasua
Autorea: Liburu dantza