31

Urr / 2012

Liburuzainak eta wikipedia

Autorea:

Wikipedia libro de Cristina MartínezCristina Martínezek, ikusentzunezko komunikazioan lizentziatuak, bere liburuan, era argi, zehatz eta ulerterrazean, Wikipediaren zenbait alderdi azaltzen dizkigu: jatorria, finantziaketa, filosofia, editore bihurtzeko modua, etorkizuna…besteak beste. Burgosen, VI. Liburutegi publikoen Kongresuan, Katalanek, wikipedian katalanez argitaratzeko 150 liburuzain trebatzeko proiektua, aurkeztu berri du.

Catalunyako liburutegi publikoek  mundu mailan aitzindaria den egitasmo bati ekingo diote: Wikipediarako hainbat eduki sortu eta hedatuko dute. Lankidetza bi lan ardatzen bitartez gauzatuko da; alde batetik edukiak erantsi eta horretarako formazioa jaso dute eta difusioa erabiltzaileen artean. Girona, Lleida, Tarragona eta Terres de l’Ebreko liburutegi publikoen katalogoak, esaterako, erantsiko dira; eta, Generalitateko Irakurketa Plan Nazionala, Wikitextos proiektuarekin ( egile-eskubiderik gabeko jatorrizko testu eleanitzez osaturiko liburutegi digitala) uztartzeko aurreikuspena dago.

Eta, nola funtzionatzen du Euskal Wikipediak?

Wikipedia euskaraz egiteari, 2001eko abenduaren 6an ekin zitzaion. Gaur egun 146.230 artikulu ditu. Kronologikoki aztertuz ondorengo data hauek azpimarratu
behar dira: Lehenengo hiru urteetan 17.000 artikulu bildu ziren. 2008an Euskal Wikipediak Sareko Argia Saria jaso zuen. 2009an EITB 3k Wikipediari buruzko erreportaje bat eman zuen. 2010ean administrazioak laguntza ugari ematen dio. Eusko Jaurlaritzak Lur enziklopediako edukia Wikipedian argitaratzeko erabakia hartzen du.  Elhuyar Fundazioak ekin zion lanari, 11.000 artikulu argitaratzeko konpromisua hartuz. 2011 urteko Durangoko Azokan maratoi antzeko argitarapena egiten da. 2012. urtean Eusko Jaurlaritzak Wikipedia hobetzeko bere horretan jarraitu du, baina dirulaguntza urriago emanez, 279 artikulu gehiago erantsi dira.

 Euskadiko Liburuzainak non gaude ?

Euskadin kazetaritza lizenziatuak dira Wikipediari buruz gehien egin dutenak. Kazetaritza Fakultateak antolatzen ditu urtero Dokumentazio Jardunaldiak, oso interesgarriak, hain zuzen. Aurten 5.ak izan dira: tokikoa eta globala konektatuz izenburuarekin, eta Galder González Larrañagak Wikipedian idazteko tailer bat antolatu zuen. Liburuzainik egon ahal zen?

Badakigu, bai, Euskadin ez daukagula Dokumentazio Lizentziaturarik; baina, Nieves
Gonzalezen  iritziz, horretaz aritu baikinen  joan den urriaren 24an,  Donostira etorri zenean,” Liburutegiaren eguna” zela eta, gure lanbideak zerbait berria behar du…,
aldaketaren bat: zerbait iraultzaile eta apurtzailea. Nievesek bere blogean ere,
liburuzainak 2.0an, horretaz idazten du.
Zenbait urte daramagu edukiak sortu beharraz hausnartzen; eta, zergatik ez
Euskal Wikipedian? Gure lana ikusgai bihurtu behar dugu.
Irakur ezazue liburua! Irakurri ere Wikipedian bertan azaleko orrialdeak,
taldearekiko loturak, estilo argibide gida, nola bozkatu…
Izan gaitezen Wikipedia adituak! Horrela baino ez baititugu lagunduko erabiltzaileak, eta, askotxo dira.  Nire aldetik saiatuko naiz formakuntza tailer bat egiten gure liburuzainentzat