25

Aza / 2016

OBA – Amsterdamgo Liburutegi publiko Nagusia

Autorea: arantza

OBA Amsterdamgo liburutegia

OBA fachada bibliotecaAmsterdam oso hiri turistikoa da. Bere ubide, museo eta kafeak 810.000 biztanle dituen (aldiriak aintzat hartu gabe) hiri honen espirituaren isla dira.
2007. urtetik aurrera, Europako liburutegi handienetako bat du ere. Nik aurten ezagutu dut eta ondo zahartzen ari dela esan dezaket. 10 urte baditu ere, oso ondo kontserbatua dago eta halabeharrezko bisitaldia izan beharko litzateke liburuzale eta arkitekto guztientzat.
Diseinu modernoa, funtzionaltasuna eta argia dira bere ezaugarririk nagusienak.

Liburutegia Openbare Bibliotheek OBA siglaz ezaguna da eta azken urteotan berrituriko Oosterdokseiland barrutian dago, Itsas Museotik eta NEMO haurrentzako teknologia museotik oso gertu. Trenbide Geltoki Nagusitik oso gertu dago ere.

OBA Amsterdamgo (Herbehereak) liburutegi publiko guztientzako talde-izena da. Hiriko lehen liburutegiak 1919n ireki zituen bere ateak, Keizersgracht kalean. Egun, hiriak 28 liburutegi publiko ditu; eta 43 mailegu-gune.

Liburutegi Nagusiaren eraikina zoragarria da. Jo Coenen arkitektoak diseinatu zuen eta 10 solairutan banaturiko 28.500 metro karratuko azalera dauka. Kafetegia zazpigarren solairuan dago eta Amsterdam zaharreko ikuspegi ederra eskaintzen du. Sarrera-solairuan kafe txiki bat dago ere.

Zifrei dagokienean, ondokoak dira aipagarrienak: 1.200 eserleku, 600 ordenadore Internetera konektatzeko eta 200 langile. 1,7 milioi liburu ditu, bere 165.000 bazkideen eskura.

Entzunaretoa, erakusketa-aretoa, liburutegiko museoa, Gerard Reve museoa eta 2000 bizikletarentzako aparkalekua hartzen ditu barruan.

Gerard Reve gerra osteko idazle herbeheretar bat da. Gaztelerara itzulitako bere lan guztien artean, Acantiladok 2011n argitaratu zuen “Las noches: un relato de invierno” liburua daukagu gure liburutegi sarean.

OBA egunero dago irekia, 10:00etatik 22:00etara. Eraikineko sarrera bera hunkigarria da, arte modernoko museo bat dirudi. Eskailera automatikoak argiztatzen dituzten argi eta panel zuriek solairu bakoitzean aurkituko duguna adierazten dute, hizki beltzez. Sarrera-solairuan, piano batek ongietorria ematen digu.  Igogailuak daude ere.

Minus bat solairuak haurrentzako atala hartzen du. 0-12 urte bitartekoentzat. Apalategi zuriez gain, hartz zuri batek, haurrentzako irakurgela den sioux indiarron kanpadenda batek, dorre-egitura txikiek eta besaulki gorriek nire arreta erakarri zuten. Haurrentzako atala ederra da, oso ondo pentsatua dago. Argazki ezberdinak ikus daitezke postean.

Behe-solairuan edo sarrera-solairuan atondoa, aldizkari eta egunkarien atala eta informazio-zerbitzua daude. Lehen solairuak multimedia, CD/DVD atala hartzen du. Bigarrenak, literatura eta Gerard Reve museoa. Hirugarrenean, bidaia eta historia liburuak daude. Laugarrenean, artea eta musika. Boskarren solairuak ikasteko mahaiak eta medikuntzako atala hartzen ditu eta seigarrenak, azkenik, filosofia eta soziologia atalak eta hitzaldi aretoa hartzen ditu. Solairu guztietan, argirantz orientatutako besaulkiak daude, liburu eta dokumentuen artean sakabanatuta.

Egotera gonbidatzen zaituen liburutegia da OBA. Irakurri ahal izan dudanez, liburutegi hau eraiki aurretik pertsona batek liburutegian pasatzen zuen denbora hogei eta hogeita hamar minutu bitartekoa zen. Hau da, liburua hartu eta alde egiteko adinakoa.

Jo Coenenek agintarien erronka onartu zuen, hau da, erabiltzaileek denbora luzeagoa pasa zezatela liburutegian. Bere dokumentu-bilduma oso aberatsa eta ohiko zerbitzuak barne hartzeko xedeez aparte, liburutegia ikaskuntza-gune, informazio-iturri, adierazpen- eta aisialdi-espazio gisa diseinatua izan zen ere. Ondorioz, irakurtzeko guneez gain, jarduerak gauzatzeko beste espazio batzuk eskaintzen ditu ere liburutegiak.

Arestian aipatu dut argia bere ezaugarri nagusienetako bat dela; argi naturala zein artifiziala. Leihate handiren bidez, argia ezin hobeki aprobetxatu eta hiriko ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dira, garaieran egonez gero.

Aurrealdean, egurrezko bilbe bat erabili zen. Barrutik ibiltzerakoan bere esanahi ikonografikoaz jabetuko gara, liburuentzako apalak irudikatzen baititu.

Arquitectura Viva” aldizkarian erainikari buruz honela diote “Eraikin osoa tribuna, eskailera, tarte eta atrio ugariren collagea da. Bertikalean, eraikina solairu guztiak konektatzen dituzten eta eraikinaren bolumen osoaren ikuspegi bakarra izatea ahalbidetzen duten bi hutsune handiren bidez lotuta dago. Aipatu hutsunek, halaber, osagai berezi bat uzten dute agerian: eskailera mekanikoak, argi artifizialeko iturri nagusia direnak. “

Nire posteko argazkiek ez diote zor zaiona ematen eraikinaren edertasunari baina gure liburutegi txikiak besterik ezagutzen ez dutenen jakinmina piz dezakete, apika.  Honela bakarrik has daitezke, agian, diru asko kostatzen badute ere biztanleriarentzat doakoak, memoria ere diren liburutegi-espazioak aldarrikatzen. OBAren balioa 80.000.000 €-koa izan zen.

Liburutegiko sarreraSarrera OBA liburutegia

IMG_3133 IMG_3131 IMG_3151 IMG_3159 IMG_3178  IMG_3165 IMG_3168 IMG_3169 IMG_3172

Sección infantil OBA biblioteca publica de Amsterdam

sección infnatil OBA3

Sección infantil OBA4

Tienda OBA sección infantilSección Infantil planta minus batSillones rojos OBA7

enador de la Sección infantil

Horario y dirección de la Biblioteca

rEVISTAS DE DEPORTES EN oba LIBURUTEGIA-BIBLIOTECATERRAZA

OBa a través de los cristalescÓMODOS ASIENTOS EN LA BIBLIOTECA DE oba

lUCES Y SECCIÓN INFANTILAscensores y escaleras automáticas en OBAVista de Amsterdam desde la escalinata de la biblioteca

Entrada OBA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>